18:31

Politika

Katalunia

Puigdemontek PDeCAT utzi du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jordi Turull kontseilari ohiak, JxCateko bost senatariek eta Bartzelonako alderdi horretako zinegotziek ere PDeCAT uzteko erabakia iragarri dute.

  • Puigdemontek PDeCAT utzi du. EFEren artxiboko irudia

    Puigdemontek PDeCAT utzi du. EFEren artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak iragarri du PDeCAT utzi duela. Txio baten bidez astelehen honetan azaldu duenez, gaur bertan eman dio David Bonvehi PDeCATeko presidenteari erabakiaren berri.

Modu horretan, JxCateko presidente lanei eutsiko die orain Puigdemontek, "bi alderdien artean harreman adeitsua egon dadin".

"Oraintxe bertan jakinarazi diot David Bonvehiri aurrerantzean ez naizela PDeCATen parte izango. Esan bezala lanean jarraituko dut, baina JxCat zuzentzea izango da nire lana, bi alderdien artean harreman estua bermatzeko", esan du.

Baja gehiago

Lluis Puig kontseilari ohiak, JxCat alderdiko bost senatariek eta Bartzelonako alderdi horretako zinegotziek ere PDeCAT uzteko erabakia iragarri dute, eta aurreikusitakoaren arabera, datozen egunetan baja gehiago egongo dira.

Puigdemonten iragarpenaren ostean iritsi da, halaber, Jordi Turull Generalitateko kontseilari ohiaren erabakia. Azken honek ere PDeCAT utzi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena