08:54

Politika

Azaroaren 20ko hauteskundeak

Koalizio abertzaleak Amaiur izango du izena

Erredakzioa

Aurkezpen publikoa igandean egingo dute, Iruñean.

00:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak azaroaren 20ko hauteskunde orokorretara aurkeztuko duten koalizioak Amaiur izango du izena, Radio Euskadik aurreratu duenez.

Bart Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, Pello Urizar EAko idazkari nagusiak ez du baieztatu izena, baina segurutzat jotzen da Amaiur izango dela.

Koalizioaren aurkezpen publikoa igandean egingo dute, Iruñean, ekimenaren bozeramaileek atzo Donostian iragarri zutenez.

Amaiur izena Nafarroako hainbat herritan erabili zuten 1979ko apirilaren 3ko foru hauteskundeetan.

Amaiur herria (Baztan) ikurra da euskal independentistentzat, herri horretako gaztelua 1521ean Gaztelaren erasoei aurre egiten arrakasta izan zuen azkena izan baitzen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena