Politika
Legegintzaldiaren balantzea
Erredakzioa
Erkorekak koalizio abertzaleari esan dio, egitarauaren puntu bakarra autodeterminazioa defendatzea bada, "porrot" egingo dutela.
Bideoak (1)
Legegintzaldi honetan EAJk egunean "Euskadira milioi bat euro ekartzea" lortu duela esan du EAJk Kongresuan duen bozeramaileak, Josu Erkorekak. Zifra hau PSOEren gobernuari "kendu ahal izan dizkion" transferentzia eta inbertsioei dagokiela gaineratu du.
Sabin Etxean egin duen agerraldian, Erkorekak Zapateroren azken legegintzaldian "lorpen historikoak" egin dituela adierazi du. Besteak beste emateko zeuden 18 eskuduntza transferitu dituztela esan du, horietako batzuk denbora luzez "ukatuak", hala nola enplegu politika aktiboena; ikerketa, garapen eta berrikuntzarena (I + G + B); eta ordainpeko autobideena. Krisi ekonomikoari aurre egiteko ezinbestekoak izan direla gaineratu du.
Konstituzioaren erreformak autoderminazio eskubidea jasotzea proposatu duela ekarri du Erkorekak gogora, nahiz eta ukatu egin duten. "Norbaitek datorren hauteskunde programako puntu bakar bezala autodeterminazioaren eskubidea badu, badaki zer izango duen" esan du Bildu eta Aralarrek osatuko duten koalizioari aipamena eginez.
Norbaitek bi hilabetetan, EAJk orain arte lortu ez duena lortu nahi badu, hau da, autodeterminazio eskubidea, "porrot" egingo duela ohartarazi du.
EAJk mahaigaineratuko dituen politiketan "autogobernuari lotutako asmoak oinarrizko planteamendua izango dira" adierazi du. "Gure iparra beti hori izango da".
Horregatik, egungo Gernikako estatututik abiatuta "denontzako etorkizun egokia izango duen anbizio handiko estatutu-garapen bat bultzatzeko" aukera seinalatu du, "ahal den babesik handienarekin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa