Politika
Eusko Alkartasuna
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bilduko ordezkariak azaldu duenez, "arrazoi pertsonalengatik" utziko du Parlamentuko eserlekua.
Nafarroako Parlamentua artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Miren Aranoa EH Bilduko kideak Nafarroako Parlamentuko eserlekuari uko egingo diola iragarri du, "arrazoi pertsonalengatik". Hala ere, Eusko Alkartasunak Nafarroako lurralde koordinatzaile gisa duen erantzukizunari eusteko asmoa duela adierazi du, baita "EH Bildu koalizioarekin duen konpromisoa eta ekarpena" ere.
Datorren ostiralean (abuztuaren 28an) egikarituko da eserlekuari uko egitea. EAk ohar batean azaldu duenez, jarduera instituzionalari uko egitea "arrazoi pertsonalengatik baino ez da", eta Eusko Alkartasunan Nafarroako lurralde koordinatzailea izaten jarraituko duela esan du.
Halaber, Aranoak "EH Bildu koalizioarekin duen konpromiso osoa" berretsi du, "Nafarroan dagoen aldaketa sozialerako tresnarik onena eta eraginkorrena" delako.
EAko Nafarroako koordinatzaileak "ahalik eta modurik onenean ekarpenak egiten jarraituko du gizarte feministago, anitzago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko, justizia sozial handiagoa izango duena" eta EH Bildu "koalizio plural gisa" indartzeko lan egingo du Nafarroako ezkerzale, progresista eta abertzale guztiak biltzeko asmoz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa