13:54

Politika

KORONABIRUSA

Sanchezek banakako alarma-egoera eskaini die autonomia erkidegoei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, Espainiako Gobernuak Indar Armatuen 2.000 arakatzaile eskaini dizkie.

  • Pedro Sanchez

    Pedro Sanchez. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Covid-19aren inpaktuaren aurrean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak behar duten autonomia erkidegoei dei egin die banakako alarma-egoera ezartzera eta horren aplikazioa eta luzapen posibleak Kongresuan defendatzera.

Hala adierazi du Ministroen Kontseiluaren ostean Moncloan emandako prentsaurrekoan, eta argi utzi du tresna hori behar duten erkidegoetako presidenteen esku dagoela, pandemiari aurre egiteko behar ditzaketen "tresna juridikoak" emateko.

Sanchezek zehaztu duenez, banakako alarma-egoera eskatuz gero, aginte bakar hori zabalduko da, eta, "batera gobernatzeko borondate" horretan, presidente autonomikoarekin batera joango lirateke Kongresura, arrazoi sanitarioak azaltzeko eta, behar izanez gero, horien luzapena ere defendatzeko.

Hori guztia, Ganberan gehiengo parlamentarioa jasaten duten talde parlamentarioen babesarekin, zehaztu du Sanchezek agerraldian.

Gobernuak Indar Armatuen 2.000 arakatzaile eskaini dizkie autonomia erkidegoei

Sanchezek adierazi duenez, koronabirusaren kutsatze kurba menderatzeko borrokaren barruan, Armadako 2.000 kide jarri ditu Autonomia Erkidegoen esku, miaketa lanak egin ditzaten.

"2.000 militar daude erkidegoen esku, batez ere zailtasun gehien dituztenen esku, eta kopuru hori handitu liteke", esan du, eta, ondoren, 16.000 milioi euroko 'Covid funtsa' jarri duela eskuragarri erkidegoentzat gogorarazi du, birusaren aurkako borroka indartzeko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena