16:15

Politika

KORONABIRUSA

Urkulluk Monterori erantzun dio: “Euskadin jada arautu da prostituzio-etxeen itxiera”

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lehendakariak azaldu du, gainera, datorren asterako bilera bat hitzartuta dagoela “eremu horrekin elkarlanean aritzen diren” elkarte nagusiekin.

  • Poliziak prostituzio-etxe batean eginako operazio baten artxiboko irudia.

    Poliziak prostituzio-etxe batean eginako operazio baten artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak Irene Montero Berdintasun ministroari jakinarazi dionez, Euskadin dagoeneko indarrean dago agindu autonomikoa, joan den asteazkenetik, hilaren 19tik, besteak beste, alterneko lokalak ixtea behartuko lukeena.

Monterok autonomia erkidegoei prostituzio-etxeak eta alterneko lokalak ixteko deiari erantzunez eskutitz bat helarazi dio Urkulluk Monterori. Ministroaren arabera, mota horretako lokaletan gertatzen diren covid-19aren kutsatzeek “jarraipen zaileko positiboen gorakada” ekar lezakete.

Jarduneko lehendakariak azaldu duenez, abuztuaren 19an Osasun Sailak pandemiaren ondorioz Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindu berriak bere baitan hartzen duela Euskadiko “III taldeko lokalen itxiera” behartzen duen oharra.

Talde horrek erreferentzia egiten die “jarduera erotikoko establezimenduei eta taberna bereziei, hala nola alterneko lokalak”.

Lehendakariak azaldu du, gainera, datorren asterako bilera bat hitzartuta dagoela “eremu horrekin elkarlanean aritzen diren” elkarte nagusiekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena