13:11

Politika

Ustelekeria

Corinna Larsenen arabera, Juan Carlos I.ak "ehunka kontu" izan ditzake

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

BBC telebista-katean egindako elkarrizketan, Corinna Larsenek salatu du Espainiako zerbitzu sekretuaren jazarpena jasan zuela.

  • Corinna Larsen eta Juan Carlos I.a

    Corinna Larsen eta Juan Carlos I.a. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Corinna Larsen enpresariak eta Juan Carlos I.aren lagun ohiak elkarrizketa bat eskaini dio BBC telebista kateari. Bertan, errege emerituaren finantzei buruz aritu da, eta adierazi du "beste jurisdikzio batzuetan ehunka kontu" egongo direla.

Era berean, errege emerituak oparitutako 76 milioi dolarrak (65 milioi euro) 2004tik 2009ra bitartean biek izan zuten harremanaren "aitorpen" gisa eman zizkiola baieztatu du. Une horretan, Espainiako erregeak ezkontzeko eskatu ziola eta bere aitari aukera horri buruz hitz egin ziola gehitu du, 2009an bisitatu baitzuen.

Auzitegi Goreneko Fiskaltza errege emeritua ikertzen ari dela egin ditu adierazpenok enpresari alemaniarrak. Legez kanpoko komisioen susmoagatik eta bestelako delitu batzuengatik ikertzen dute, Ogasun Publikoari iruzur egitea edo dirua zuritzea leporatuta, esaterako.

Bestalde, Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epaileak Larsen inputatu du, 'Tandem auzia'n Jose Manuel Villarejo komisario erretiratuarekin Londresen izandako elkarrizketen edukiarekin lotuta, eta irailaren 8rako deitu dute. Espainian zuen laguntzaileetako bat ikertzeko komisarioaren zerbitzuak kontratatu ote zituen ikertzen ari dira.

65 milioiko 'opariak' harritu egin zuen

65 milioi euroko dohaintzari dagokionez, Larsenek oso harrituta zegoela aitortu dio BBCri, "bistan baita opari izugarri eskuzabala dela".

"Esango dut, hala ere, 2011n elkarrizketak izan genituela bere testamentua kudeatzeko nahiari buruz. Bere heriotzari eta testamentuan utzi nahi zuenari buruz hitz egiten hasi zen", azaldu du. Beraz ere arduratu nahi zuela gaineratu du, baina ez zutela kopururik eztabaidatu, eta Juan Carlosek familiak "bere borondatea ez errespetatzeak" kezkatzen zuela aipatu zion.

Monakon duen apartamentua miatu eta Felix Sanz Roldan orduko CNIko zuzendariak bisitatu ostean jaso omen zuen dirua. Transferentzia jaso ondoren, Madrilera hegan egin zuen erregeari eskerrak emateko eta erregeak esan zion errudun sentitzen zela berari gertatu zitzaionagatik.

Erregeak ez zuen dirua ezkutatu nahi

Elkarrizketan zehar, Corinnak dio erregea ez zela dirua ezkutatzen edo garbitzen saiatu berari eman zionean, nahiz eta 2014an errege emerituak dirua itzultzeko eskatu zion. "2014an, berarekin itzultzen saiatu zen behin eta berriro", dio.

Larsenen arabera, berarekin eta Espainiako erregearengandik jasotako diruarekin duen obsesioa Espainiako CNIk antolatutako operazio aktibo baten parte da. "Baina honetaz hitz egingo dugu Erresuma Batuan egingo diren prozesuetan. Jasandako busu guztiak jorratuko ditu kasuak. Juan Carlos izango da akusatua, baina agian ez da bakarra izango", gaineratu dio BBCri.

Istripua Botswanan

Era berean, 2012ko Botswanako safariari buruz hitz egin du; izan ere, erregeak aldaka-istripu bat izan zuen elefante bat ehizatzen ari zela, eta orduan estatuburua zenak barkamena eskatu behar izan zuen jendaurrean. Bidaia hori bere semeetako batentzako oparia izan zela dio, bere hamargarren urtebetetzeagatik; izan ere, beraien harremana amaituta egon arren, oraindik maite zituen.

Bidaia horri dagokionez, Juan Carlos erregea berarekin itzultzen saiatzen ari zela sentitzen zuela, baina berak ez zuela "okerreko itxura eman nahi" adierazi du Larsenek. "Ia bihozkadak izan nituen bidaia honi buruz", gaineratu du. "Inoiz ez da esan nik antolatu nuenik aberriratzea, ez zegoelako inolako planik martxan", adierazi du enpresariak.

Gertaeraren ondoren, "erabateko zaintzapean" geratu zela dio. "Wallis Simpson edo "Lady Macbeth-tzat" hartu zutela adierazi du, "gizon zoragarri hau bidai honetan bide txarretik eraman zuena".

Hala, "Espainiako Adimen Zerbitzuaren (CNI) nahi gabeko arreta" jasotzen hasi zela dio. Lehen helburua Monakon zuen apartamentua izan zela argudiatu du, bera bidaian zegoen bitartean okupatu baitzuten.

Ez du baztertu Londresen salaketa jartzea jazarpenagatik

Geroago, 2012an, Felix Sanz Roldan Espainiako adimen buruaren bisita izan zuen Londresen. "Erregeak bidaltzen zuela esan zuen", azaldu du. "Prentsarekin ez hitz egitea zen lehen ohartarazpena. Jarraibideei jarraitu ezean, ezin zuela nire segurtasun fisikoa bermatu esan zuen, ezta nire seme-alabena ere".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena