13:14

Politika

EPPKren iragarpena

Blanco: 'Agiria berria da baina ez da behin betikoa'

Erredakzioa

Gobernuko bozeramailearen esanetan, "aurrepausoa garrantzitsua da baina ez da behin betikoa, ETAren amaiera iragartzen ez duelako".

  • Jose Blanco Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

    Jose Blanco Gobernuko bozeramailea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Blanco Gobernuko bozeramaileak adierazi duenez, ETAko presoek zabaldutako agiria "berria" da baina "ez da behin betikoa, ETAren amaiera iragartzen ez duelako".

Blancoren esanetan, "agiria berria da, ETAko presoen taldetik heltzen den lehen agiria delako". Ibilgailu elektrikoen bateria kargatzeko guneek osatutako aitzindaririk gabeko proiektua aurkeztu du Blancok Madrilgo Atocha tren geltokian eta bertan egin ditu adierazpen hauek.

Ministroak gaineratu duenez, "agiria aurrerapauso garrantzitsua da, aipagarria, baina ez da gizarteak eta Gobernuak nahi zuena, hau da, agiria ez da behin betikoa eta ez du ETAren amaiera iragartzen".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena