Politika
Presoak
Agentzia | Erredakzioa
Vidal, ETAri laguntzeagatik zigortua, eta Vallejo, talde terroristako kide izateagatik atxilo, Logroño eta Palentziako kartzeletara lekualdatu dituzte, hurrenez hurren.
Gorka Vidal eta Iñigo Vallejo presoak Logroño eta Dueñaseko (Palentzia) espetxeetara lekualdatu dituzte, hurrenez hurren, Etxeratek jakinarazi duenez.
Uztailean adostu zuen Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara eramatea, baita Miguel Guillermo San Argimiro presoa Cacereseko kartzelatik Soriara aldatzea ere.
Gorka Vidal Cordobatik Logroñora lekualdatu dute, behin Espetxeetako Zuzendaritzak bigarren gradua onartuta.
2004ko martxoaren 4tik dago espetxean Vidal. 20 urteko zigorra ezarri zioten banda armatuari laguntzea, armak izatea eta txikizioak leporatuta. Zigorraren hiru laurdenak 2019ko otsailean bete zituen.
Bestalde, Iñigo Vallejo 2013ko urriaren 17an sartu zuten kartzelan. 28 urte, sei hilabete eta egun bateko zigorra betetzen ari da erakunde terroristako kide izatea, lesioak, lehergaiak izatea eta dokumentuak faltsutzea leporatuta.
Vallejok 2033ko uztailean beteko ditu zigorraren hiru laurdenak. Sevilla II kartzelan zegoen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa