13:29

Politika

Sakabanaketa

Presoak hurbiltzea, baina "ez pixkanaka", eskatu du Etxeratek 16 hondartzatan

Agentzia | Erredakzioa

Gainera, “behin-behineko askatasuna lortzeko baldintzak betetzen dituzten presoek espetxean jarraitzen dute”, salatu du Etxeratek.

  • Protesta Donostian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

    Protesta Donostian. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Presoak Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzea eskatu du Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak igande honetan, baina “ez pixkanaka-pixkanaka eta erdibidean geratuz”, orain arte “egin bezala”.

Gipuzkoako eta Bizkaiko 14 hondartzatan eta Lapurdiko beste bitan elkarretaratzeak antolatu ditu Etxeratek, “salbuespeneko espetxe politikaren amaiera” aldarrikatzeko.

Mobilizazio nagusia Donostian egin dute. Naike Diez Urruzola Etxerateko bozeramaileak ziurtatu duenez, presoak sorterritik hurbil dauden kartzeletara “berehala hurbildu” behar dituzte, “arrazoi gehiagorekin osasun krisian”, COVID-19ak “arrisku handiagoa suposatzen eta ziurgabetasuna” areagotzen duelako. Presoen eta senideen “eskubideak bertan behera edo murriztu” ditu pandemiak, erantsi duenez.

Zentzu horretan, Diez Urruzolak salatu duenez, “behin-behineko askatasuna lortzeko baldintzak betetzen dituzten presoek espetxean jarraitzen dute”. Aldi berean, Espainiako Estatuan preso dauden 199 pertsonetatik “144k lehen graduan jarraitzen dute, eta seik bakarrik eskuratu dute hirugarren gradua”, gogorarazi du.

Naike Diez Urruzola Etxerateko bozeramailea Donostian. Irudia: EiTB

Gainera, “zazpi bakarrik hurbildu dituzte Euskal Herrira”, jakinarazi du. Bitartean, “Frantziako Estatuan, Fiskaltzak askatasuna blokeatzen jarraitzen du helegiteen bidez”, kritikatu du.

Urruzolaren hitzetan, “gaixorik, oso larri, dauden presoek espetxean jarraitzen dute, nahiz eta aske uzteko gomendioak ugariak izan, baita 65 urtez gorakoek ere”.

“Macronen eta Sanchezen itxaropen hitzak entzun ditugu, baina denbora pasa eta egoera are zailagoa da. Gure eta presoen bizitzarekin jolasteari utzi, nahikoa da, gure eskubideak zapaltzeari utzi, aski da. Euskal Herriko bake prozesua oztopatzeari utzi”, aldarrikatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena