Politika
Arancha Gonzalez Laya
Radio Euskadi | Erredakzioa
"Txertoak Europako txoko guztietara iritsi behar du. Inor ez da salbu egongo denok salbu egon arte", azaldu du Atzerri ministroak Radio Euskadin.
Arancha Gonzalez Laya. Irudia: EiTB
Gaur sei hilabete bete dira MOEk munduko osasun larrialdia adierazi zuenetik. Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Arancha Gonzalez Laya ministroak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan egindako balantzearen arabera, "hondamena, gaixotasuna, heriotza bizi izan ditugu, eta osasun-sistemak eta ekonomia proban jarri dira", baina "osasun-langileek, herritarrek, enpresek eta abarrek sekulako erresistentzia-gaitasuna" izan dute.
Gonzalez Layaren esanetan, Europako Berreraikuntza Funtsarekin "Europaren irudia indartuta ateratzen da. Mezu bat ematen zaio gainerako munduari, asmo geopolitikoekin lotutako Europa batetik".
Belgika edo Alemania bezalako estatu kideek ez dute EAEra edo Nafarroara ez bidaiatzea gomendatu dute, baina Espainiako Gobernuak egoera kontrolpean dagoela esan du, eta, horren harira, ministroak gogorarazi du "herrialde guztietan agerraldiak" daudela eta "egiten ari diren testen % 60 sintomarik gabeko pertsonei" egiten dietela.
"Ezustean" harrapatu ziela Erresuma Batuko derrigorrezko berrogeialdiarena azaldu du, baina "beste herrialdeen erabakiak errespetatu" behar direla. Espainia "agintariekin hitz egiten ari da egoera azaltzeko eta korridore turistikoak ireki ditzaten eskatzeko", adierazi du. Gaineratzen duenez, "hauek ez dira gerra diplomatikoak, ez dira gure herrialdearekin antipatikoak izan nahi duten herrialdeak. Konfiantza handiena bilatu behar da, hori baita turismoaren oinarria".
Estatu kideetako batek etorkizunean txerto bat egitea lortzen badu banatzeari dagokionez, "ez da nahikoa estatu kide batek txertoa eskuratzea. Eskalan ekoitzi behar da, eta Europako txoko guztietara iritsi behar da. Inor ez da salbu egongo denok salbu egon arte", adierazi du.
Bihar Errioxan egingo den Presidenteen Biltzarrari buruz (Urkullu lehendakariak ez dela bertan izango iragarri du), Gonzalez Layaren arabera "Euskadik ezin du bere aulkia hutsik utzi"; izan ere, "gure herrialdean ekonomia eraldatzeko oinarriak eraiki nahi dira, eta Euskadik zeresan handia du"; "Euskadik bere eraldaketa industriala balioan jar dezake", nabarmendu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa