Politika
Espainiako Errege Etxea
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Corinna ez ezik, Jose Villarejo komisario ohia, haren bazkide Rafael Redondo eta Juan Villalonga Telefonicako presidente ohia ere deitu ditu deklaratzera.
Corinna Larsen eta Juan Carlos I
Albisteak (4)
Corinna Larsen, Juan Carlos I Espainiako errege emerituaren laguna, inputatu eta irailaren 8an deklaratzera deitu du Manuel Garcia Castellon epaileak, Jose Villarejo komisario ohiarekin zituen elkarrizketekin abiatutako ikerketaren harira. Solasaldi horietan, errege emerituaren Suitzako kontuei buruz hitz egiten zuten.
Gauzak horrela, aipatu auziko Carol atala berrirekitzea adostu du Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta horrekin lotuta, Corinna ez ezik, Jose Villarejo komisario ohia, haren bazkide Rafael Redondo eta Juan Villalonga Telefonicako presidente ohia ere deitu ditu deklaratzera.
Atal hori 2018ko irailaren 7an artxibatu zuten, baina Villarejoren eta Redondoren etxeetan aurkitutako audio artxiboei buruzko txosten polizialak eta gertakari horiekin lotuta Suitzako Fiskaltzak bidalitako lankidetza judizialaren eskaria jasota, afera horri berriz heltzea erabaki du epaileak.
Haren esanetan, asmoa da Larsenek Villarejori enkarguren bat egin ote zion argitzea eta gertakari horren inguruko kontu guztiak biltzea. Hain zuzen ere, enkargu horrek espainiar nazionaltasuna duen pertsona baten datuekin du zerikusia.
Elkarrizketetako batean, Corinnaren bizitza pribatuari buruzko informazioa eman omen zuen laguntzaile pertsonal baten inguruko kezkak adierazten ditu errege emerituaren lagunak. Horren aurrean, norekin hitz egiten zuen jakiteko, deiak eta mezuak txekeatzeko aholkatu zion Villarejok lehenik, eta bere zerbitzuak saltzen dizkio geroago, munduko aditu onenak dituela ziurtatuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa