19:58

Politika

Presidenteen biltzarra

Mendiak Urkulluri: "Ez da azaleko keinuentzako unea"

Agentzia | Erredakzioa

“Lehendakariaren presentzia eta Kontzertuaren Batzorde Mistoaren deialdia lotzeak justifikaziorik ez du”, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez.

  • Idoia Mendia eta Pedro Sanchez azken hauteskunde kanpainan. Artxiboko argazkia: EFE

    Idoia Mendia eta Pedro Sanchez azken hauteskunde kanpainan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Presidenteen biltzarrera ez joateko erabakia “berriz pentsatzeko” eskatu dio Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Iñigo Urkullu lehendakariari, “keinu hutsalentzako unea ez delako”.

Datorren ostiralean presidenteen batzarrera “gaur-gaurkoz” ez joateko asmoa azaldu dio Urkulluk Espainiako Gobernuari, oraindik Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitu ez delako, nahiz eta askotan eskatu.

“Ez da azaleko keinuentzako, elkarrizketari eta eztabaidari bizkarra emateko unea, Europako 140.000 milioi euroko diru funtsaren banaketa dago mahai gainean, eta atzo pandemiaren eraginez ekonomiak eta enpleguak % 20 behera egin dutela jakin genuen”, azpimarratu du Mendiak, PSE-EEk zabaldutako adierazpenetan.

“Lehendakariaren presentzia presidenteen biltzarrean eta Kontzertuaren Batzorde Mistoa deitzeko eskakizuna lotzeak justifikaziorik ez du”, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez; izan ere, azken foroa “bildu bilduko da, eta Eusko Jaurlaritzak, aurreikuspen ekonomikoak ixteko eta 2021eko aurrekontuak diseinatzen hasteko nahikoa denborarekin, bere zorpetze eta gastu planteamenduak azaldu ahal izango ditu”.

“Pandemiaren une latzenetan eraginkortasuna erakutsi duten foroak utzi beharrean, horietan sakondu beharko genuke, koordinazio bitarteko gisa”, gaineratu du.

Hain zuzen ere, PSE-EEko presidente nagusiak beharrezkotzat jo du Urkullu autonomia erkidegoetako presidenteen biltzarrean egotea. Horregatik, bere erabakia “berriz hausnartzeko” eskatu dio lehendakariari, euskal gizartea foro horretan “behar bezala ordezkatuta” egon dadin.

“Euskadiren interesak defendatzeko unea da, nahitaezkoa da erakundeen arteko kolaborazioa, eta, beharrezkoa balitz, argitasunez azaleratu beharko genituzke alderdien artean ditugun desadostasunak”, adierazi du Mendiak.

Sozialisten buruaren iritziz, lehendakariak koronabirusaren krisia bideratzeko izandako elkarrizketa telematikoak “kontsekuenteak” izan dira unean uneko larritasun mailarekin. Hori dela eta, ez du ulertzen Urkulluk orain atzera egitea.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena