Politika
Bateragune auziko epaia
Erredakzioa
Alderdi jeltzaleak kritikatu egin du epaiak "ezker abertzale barruan dena ETA den ideia" oinarri izatea.
Iñigo Urkulluren artxiboko irudia. EFE
EAJk adierazi du Bateragune auziko epaia "zentzugabekeria politiko-judiziala" eta bizikidetzan "atzerapausoa" dela.
Auzitegi Nazionalak 10 urteko espetxe zigorra ezarri die Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiari eta Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiari.
Hori horrela, alderdi jeltzaleak agiri bat zabaldu du eta, horretan, epaiak "ezker abertzale barruan dena ETA den ideia" oinarri izatea kritikatu du.
EAJren ustez, "epaitutakoa ETAren agindua den edo ETArekin adostutako estrategia den, eta mundu horretan nor dagoen noren aurretik aztertzea suposizio artifizialak eta iraganeko eztabaida interesatuen parte dira".
Iñigo Urkullu buru duen alderdiak gaineratu du "ezinbestekoa" dela Euskadin "aro berria" abiatzea, eta horretan ezker abertzalea ere "espazio politikoetan eta instituzionaletan protagonista izatea".
Halaber, Gipuzkoako PSE-EEk "errealitate soziala" eta ezker abertzaleak bide politikoen alde egin duela kontuan hartzeko eskatu duela gogorarazi du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa