11:39

Politika

Bateragune auziaren epaia

EB: 'Epaia albiste txarra da eta ez du bakerako bidean laguntzen'

Erredakzioa

Mikel Aranak esan duenez, " ikuspuntu juridikotik ulertezina da, ezin delako ulertu prozesu hau bultzatu zuena kartzeleratzea, prozesua bultzatzeagatik, hain zuzen ere".

  • Mikel Arana, artxiboko argazkian. Irudia: EITB

    Mikel Arana, artxiboko argazkian. Irudia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mikel Arana Ezker Batuaren koordinatzaile nagusiaren arabera, "albiste oso txarra" izan da Bateraguna auziaren epaia eta "ez du bake prozesua sendotzen eta Euskadiko normalkuntza politikoan lagutzen".

"Ikuspuntu juridikotik ez dago ulertzerik, eta erabat ulertezina da Bildu legezkoa izanda, eta erakundeetan egonda, prosezu hau bultzatu zuena kartzeleratzea, hain zuzen ere, bultzatzeagatik", Donostian izandako prentsaurreko batean esan duenez.

EBren buruaren hitzetan, epaiak "Euskal Herrian garatzen ari den eszenatoki berriarekiko Auzitegi Nazionalaren sentsibilitate eza agerian jarri du beste behin ere".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena