Politika
HERIOTZAREN 30. URTEURRENA
EITB.EUS
Dozenaka lagun elkartu dira duela 30 urte preso bati bisita egitera zihoazela izandako auto-istripuan hil ziren Fontso Isasi eta Pilar Arzuaga gogoratzeko.
Laudion egin duten oroitzapen ekitaldia gaur. Argazkia: @EtxeratElkartea
Fontso Isasi eta Pilar Arzuaga gogoratu ditu gaur Etxerat euskal presoen senideen elkarteak Laudion. Duela 30 urte, 1990eko uztailaren 1ean, hil ziren biak dispertsioak eragindako auto-istripu batean. Maribi Ramila garai hartan preso zegoenaren ama eta laguna ziren eta Ourenseko kartzelara bisita egitera zihoazela izan zuten istripua. "Ez dugu nahi gaurko topaketa oroitzapenezko ekitaldi hutsa izatea. Dispertsioaren biktima direla onartu behar da, aintzatespen hori gabe ez baitago inolako bermerik gertatu dena errepikatuko ez dela ziurtatzeko" aldarrikatu dute antolatzaileek.
"30 urte igaro dira sakabanaketak Fontso Isasi eta Pili Arzuagaren biziak eraman zituenetik eta ordutik gauza asko aldatu dira Euskal Herrian, baina euskal gizarteak lortu nahi duen bake iraunkorraren oinarriak ezin izan dira finkatu. Ahaleginik eta borondaterik ez da falta izan, baina haien bizitzak eraman zituen dispertsio politikak aktibo jarraitzen du, eta urruntzeak mina eta sufrimendua eragiteko helburua leialki betetzen jarraitzen du. Gobernuen aldetik urrats baldarrak baino ez dira ematen, eta hala ere, badaude salbuespen espetxe politikaren iraupena eta sufrimenduaren jarraipena eskatzen dutenak. Ez da erraza izaten ari, baina errealitate berri bat eraiki nahi badugu, adiskidetzea eta bizikidetza lortzeko bidean aurrera egin nahi badugu, urrunketa eta salbuespen politikak desaktibatzea beharrezkoa da; sufrimenduaren kausak desaktibatzea. Eta ez da erraza izango" ohartarazi dute.
"Horregatik, ez dugu nahi gaurko topaketa hau oroitzapenezko ekitaldi hutsa izatea" aldarrikatu dute. "Pili eta Fontso beti egongo dira gure bihotzean, baina gainera, herri honen oroimenean egotea behar dugu. Beraien bizia eta 14 senide gehiagorenak eraman zituzten egoerak, inposaketak ezagutzea beharrezkoa da. Dispertsioaren biktima direla onartzea, aintzatespen hori gabe ez baitago inolako bermerik gertatu dena errepikatuko ez dela ziurtatzeko".
Amaitzeko, gaur zendu zen Lucio Urtubia "preso eta haien familien lagun handia" gogoan izan dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa