Politika
Heriotza
Agentzia | eitb.eus
Cascanten (Nafarroa) jaioa, Urtubiak Frantziako hiriburura ihes egin behar izan zuen 1954an.
Lucio Urtubia. Irudia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Lucio Urtubia militante anarkista historikoa hil da 89 urterekin Parisen, 1954an iheslari bezala hartu zuen hirian.
Azken unera arte bere ideiekin zintzoa izan zen. Hamarkadetan zehar, Urtubiak dokumentuak eta dirua faltsutu zituen, lapurretak egin zituen bankuetan eta propaganda anarkista eta langileriarena banatu zituen.
Lucio Urtubia nafarra igeltseroa zen, eta XX. mendeko bigarren zatian gertaturiko jazoera historiko askotako lekukoa izan zen. Kuban Fidel Castrok zuzendutako Iraultzaren alde egin zuen, eta Frankoren diktaduraren kontrako jardueretan ere hartu zuen parte.
Baina bere "kolpe handia" 70. Hamarkadan eman zuen. First National Bank (gaur egun Citibank) bankuari garai horretako 20 milioi dolarreko iruzurra egin zion, bidaia-txekeak faltsutuz. Diru hori bere ideien alde erabili zuen. "Dirua berreskuratzeko operazio" bat izan zen.
Cascanten (Nafarroa) jaio zen 1931n, soldadutza egin zuen Logroñon eta laster ohartu zen elikagaiak trafikatzeko abilezia berezia zuela. Hala ere, harrapatu egin zuten, eta Parisera ihes egin zuen 1954an. Bertan, "ogi zati baten truke" lau pisu erosi eta lokal bat erosi zituen Parisko Komuna auzoan.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak Urtubia omendu du Twitterren. "Laguna, burkidea eta borroka laguna" du.
Gaur zendu da Lucio Urtubia. Laguna, burkidea eta borroka laguna. Agur eta ohore, Luzio! ¿ https://t.co/kHx4f2kmG5
— Arnaldo Otegi ¿ (@ArnaldoOtegi) July 18, 2020
Hoy ha muerto en París un referente del anarquismo vasco. Un amigo, un compañero de sueños y luchas. Agur eta ohore! ¿ https://t.co/kHx4f2kmG5 pic.twitter.com/1zO1jyPL2g
Urtubiaren heriotza uztailaren 18an jazo da, hau da, 1936ko estatu kolpearen urteurrenean. Hori aipatu du Guillermo Toledo aktoreak sare sozialetan, "37 urtez trufatzen egon ostean”, hori izan baita "erregimen frankistari egin dion azken burla".
Ha muerto Lucio Urtubia, mítico luchador anarquista.
— Guillermo Toledo (@GTMGAD) July 18, 2020
Lo ha hecho un 18 de julio, su última burla al régimen franquista del que se estuvo riendo durante 37 años.
¡Hasta siempre, compañero! pic.twitter.com/xol30fk2Xh
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa