19:37

Politika

Felipe Gonzalez eta GAL

Senatuak ere betoa jarri dio Felipe Gonzalezi eta GALi buruzko ikerketari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

PSOEk eta PPk atzera bota dute ikerketa-batzordea sortzeko eskaera, gertakari haiek "epaituta eta ebatzita" daudela argudiatuz.

  • Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia.

    Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Duela astebete Kongresuan egin zuten moduan, PPk eta PSOEk bat egin dute Senatuko Mahaian Felipe Gonzalezi eta GAL taldeari buruzko ikerketa-batzordea eratzeko hainbat alderdik egindako eskaria atzera botatzeko.

Ameriketako Estatu Batuetako inteligentzia zerbitzuak (CIA) 1984an egindako ikerketa baten arabera, Espainiako Gobernuko presidente ohiak agindu zuen GAL sortzea.  

Senatuko Mahaian PSOEk, PPk eta EAJk dute ordezkaritza. Senatari jeltzaleak soilik bozkatu du eskaria tramitatzearen alde.

Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak ekimena atzera botatzeko hiru argudio nagusi erabili dituzte: aspaldiko kontuak direla; gertakari haiek epaituta eta ebatzita daudela; eta 1995ean GALi buruzko ikerketa-batzorde bat eratu zela Senatuan.

EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek eta Izquierda Confederal taldeak erregistratu zuten eskaria, Felipe Gonzalezek GALekin zuren lotura eta garai gertatutakoak argitzea ezinbestekoa dela nabarmenduta.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena