20:34

Politika

Bizkaia

Getxok Juan Carlos errege emerituaren busto bat kentzeko mozioa onartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udaleko osoko bilkurak EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu du, EAJren, PSE-EEren eta Elkarrekin Podemosen babesarekin eta PPren aurkako botoarekin.

  • Getxoko Udala

    Getxoko Udala. Arazkia: Juan Luis Albaizar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Getxoko Udaleko osoko bilkurak onartu egin du Juan Carlos Borboikoa errege emerituaren busto bat udaletxeko areto nagusitik kentzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

EH Bilduk ohar batean azaldu duenez, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek babestu dute proposamena, eta PPk, berriz, kontra bozkatu du; beraz, mozioa aldeko 19 botorekin eta kontrako 5 botorekin onartu da.

Itxaso Maseda EH bilduko zinegotziak adierazi duenez, "errege ohiak ez du merezi udaletxeko areto nagusian hain toki ohoretsu eta sinbolikoan egotea", "aAre gehiago bere azken ustelkeria kasuak ezagutu ondoren".

Zinegotzia pozik agertu da osoko bilkuran lortutako akordio "zabalarekin", eta, bere ustez, "agerian geratu da Getxoko herritarren gehiengo zabalak" ez duela nahi Juan Carlos Borboikoaren figura areto nagusian "egotea".

Gainera, EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuari ostegun honetan adostutako akordioa betetzeko eta udaletxeko osoko bilkuren aretotik bustoa ahalik eta lasterren kentzeko eskatu dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena