14:20

Politika

Sakabanaketa

Presoen senideak ekonomikoki laguntzeko dinamika martxan jarri du Etxeratek

Agentzia | Erredakzioa

Senitartekoek “urtean 14.617.304 kilometro egiten dituzte”. “Kilometro kopuru hori egin ahal izateko 1.140.150 litro gasolina behar dira, ia milioi eta erdiko gastua”, zehaztu dute.

  • Aurkezpena Donostian, ''Gasolinarako dirua behar dugu'' lelopean. Irudia: EiTB

    Aurkezpena Donostian, "Gasolinarako dirua behar dugu" lelopean. Irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Presoen senideak ekonomikoki laguntzeko dinamika berria martxan jarri du Etxerat euskal preso eta iheslari politikoen senide eta lagunen elkarteak. Euskal presoen senitartekoek espetxeetara bidaia luzeak egin behar dituzte.

Etxeratek ohar batean azaldu duenez, Jon Ander Resa eta Xochitl Karasatorre elkarteko ordezkariek ekimenaren berri eman dute prentsaurrekoan, Donostian. Proiektua “Gasolinarako dirua behar dugu” lelopean aurrera eramango dute.

Euskal Herritik kanpo, espetxean, dauden 226 presoen senideak “astero bidaia” egiten dute Frantziako eta Espainiako 48 kartzelatara. Horrela, “11.752 bidaia egiten dituzte, urtean 14.617.304 kilometro”.

“Kilometro kopuru hori egin ahal izateko 1.140.150 litro gasolina behar dira, ia milioi eta erdi euroko gastua”, zehaztu dutenez. “Elkartasun dinamika publiko” baten bidez diru kopuru hori ordaindu nahi dute. Etxeratek duela bi urte eta erdi antzeko ekimena martxan jarri zuen, elkarteak presoen “osasuna zaintzeko eta juridikoki artatzeko ardura” hartu zuenean.

"Dagoeneko hiru hilabete gogor baino gehiago igaro dira, bisitarik gabe"

Orain, “dinamika solidario” berri honekin, COVID-19ren krisiaren “ondorioak, neurri batean, arindu” nahi ditu Etxeratek, azpimarratu dutenez.

“Uda hasieratik” Euskal Herriko “herri eta auzo guztietan aurrera eramango duten konpromiso solidarioaren” berri emateko webgunea martxan jarri du Etxeratek.

Presoak jaioterriko kartzeletara ekartzea “hurbilketa onargarri bakarra, premiazkoa eta atzeraezina da”, gogorarazi dute Etxerateko ordezkariek.

Zentzu horretan, pandemiaren ondorioz “dagoeneko hiru hilabete gogor baino gehiago igaro dira, bisitarik gabe, hutsunearekin eta senideak benetan nola dauden jakin gabe”, salatu dute.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena