Politika
GAL
AGENCIAS | REDACCIÓN
Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL taldearen sorreran eta jardueran izan zuen papera argitzeko Kongresuan ikerketa batzordea sortzea eskatu dute EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk.
Felipe Gonzalez eta Pedro Sanchez PSOEren ekitaldi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Albisteak (4)
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak GAL talde armatuaren sorreran eta jardueran izan zuen papera argitzeko Kongresuan ikerketa batzorde bat eratzea eskatu dute EH Bilduk, EAJk, ERCk, JxCatek, CUPek eta BNGk. Eskakizuna ostegun honetan erregistratu dute.
Ameriketako Estatu Batuetako Inteligentzia Agentziak (CIA) 80eko hamarkadan egindako ikerketa baten arabera, Gonzalezek erabaki zuen GAL sortzea, ETAri legez kanpo aurre egiteko. CIAren txostena sekretupean egon da orain dela gutxira arte, baina joan den asteburuan La Razon egunkariak dokumentu horren xehetasunak argitaratu zituen.
Espainiako presidente ohiak GALekin zein lotura izan zuen, beren gobernuek GALekin izan zuten harremana zein izan zen eta talde armatu horrek egindako ekintzak ezkutatzeko erabakirik hartu ote zuen argitzeko galdegin dute aipatu talde parlamentarioek.
Kongresuko batzordeak gutxienez sei hilabeteko epea izango luke ikerketa egiteko eta bere ondorioak txosten batean idazteko. Denbora tartean horretan batzordeko ordezkariek pertsona ezberdinak –politikariak, epaileak, funtzionarioak edota zibilak- deklaratzera deitzeko aukera izango lukete.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa