16:00

Politika

Auzitegi Nazionalak

ANk Askapenako bost kide auzipetu ditu

Erredakzioa

Auzipetuak Walter Wendelin, Gabriel Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Gamboa dira. Pablo Ruz epaileak dioenez, Askapenak ETAren eta ilegaltzat jotako Batasunaren menpean egiten du lan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Askapenako  bost buruzagi auzipetu ditu. Magistratuaren autoaren arabera, Askapenak "atzerrian ETArentzako babesak lortzeko eta iraultza prozesuetako parte diren erakundeei laguntza eskaintzeko" egiten du lan.

Auzipetuak Walter Wendelin -epailearentzat, Askapenako buruzagi nagusiena da-, Gabriel Basañez, Unai Vazquez, David Soto eta Aritz Gamboa dira. Euskadin eta Nafarroan 2010ko irailaren 28an izandako operazioan atxilotu zituzten.

Magistratuak autoan azaldu duenez, Askapena elkarren arteko azpiegitura baten parte da eta ETAren eta ilegaltzat jotako Batasunaren zuzendaritzaren azpian egiten du lan. Nazioarteko Lan Taldea deritzon azpiegitura horren parte dira "nazioarteko proiekzioa" duen MLNV Euskal Askapen Mugimendu Nazionaleko kideak.

Horrela, epailearen aburuz, Gamboa eta Soto erakundearen arduradunak dira, Basanez Elkartasun eta Euskal Herriko Lagunak saileko arduraduna, Vazquez Internacionalismo saileko burua eta Walter Wendelin, ordea, Askapenako buruzagi nagusia.

Epaileak aipatutako beste dokumento batek dioenez, "elkartasun batzordeen" bitartez nazioarteko mailan harreman sare bat sortzeko agindu zion ETAk Askapenari. Mintegiei dagokionez, helburua "beste mugimenduekin eta talde iraultzaileekin lankidetza alorrak zehaztea" zen, tartean Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena