Politika
Koronabirusa
Agentziak | Erredakzioa
Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azpimarratu du Parlamentuko talde guztiek hartu dutela parte “kontziliazio, digitalizazio eta zerga berdeen” eremuko neurrien diseinuan.
Elma Saiz, Ekonomia eta Ogasun kontseilaria. Argazkia: Efe.
Nafarroako Gobernuak COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egiteko neurri sorta bat jasotzen duen seigarren Foru Lege-dekretua onartu du asteazkeneko saioan, hainbat herritar talderi eta ekonomia ehunari laguntzeko.
Zerga arloan, dekretuak kontziliazioaren, digitalizazioaren eta zerga sistema berdearen aldeko neurriak jasotzen ditu, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, “pandemiaren ondorioek jotako kolektiboei neurri erabilgarriak” eskaintzeko.
Sailburuaren esanetan, Parlamentuko talde guztiek hartu dute parte neurri horiek prestatzeko prozesuan, eta adostasun hori dekretua Parlamentura iristearekin batera agerian geldituko dela iragarri du.
Zerga murrizketak, etxeko langileak kontratatzeko
Kontziliazioari laguntzeko neurrien artean, ondorengoak, arbasoak, beste senide batzuk edo urritasunen bat duten pertsonak zaintzeko etxeko langileak kontratu behar dituztenei pertsona fisikoen errentaren gaineko 2020ko zergan aplikatuko zaien beherapena azpimarratu du, % 25etik % 100era pasatuko baita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa