Politika
Hauteskundeetan batera joateko
Erredakzioa
Alderdi nafarraren zuzendaritzak hauteskundeetan PPrekin bat egiteko negoziatzea erabaki duela jakinarazi dio UPNko presidenteak Rajoyri.
UPNk hauteskundeetan PPrekin bat egin nahi duela eta horretarako popularrekin hitz egingo duela jakinarazi dio Yolanda Barcina UPNko presidenteak Mariano Rajoyri aurrez aurre. PPNri ez zaio egokia iruditu UPNk negoziazioan "ezinbesteko baldintzak" aurkeztea.
Barcinaren eta Rajoyren arteko elkarrizketa bart izan da, presidenteak UPNko zuzendaritzaren babesa jaso eta gutxira, Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiak prentsaurreko batean esandakoaren arabera. Ez ditu elkarrizketaren nondik norakoak zehaztu.
UPNk planteatu duen lehenengo gauza Kongresuan “bere ahotsa" izaten jarraitzea da, eta UPNk "ezinbesteko baldintzatzat" hartu du hori; eztabaidetan muga hori pasatuko ez duela esan du. Santiago Cervera PPNko presidenteak kritikatu egin du jarrera hori.
Garcia Adanerok adierazi duenez, "inor ez engainatzeko, garrantzitsua da ezinbesteko baldintza zein den argitzea. Oinarria argi dago: UPN orain bezala Gorte Nagusietan egotea, eta azaroaren 20tik aurrera hala izaten jarraitzea".
Rajoyren erantzuna
Mariano Rajoy PPko presidenteak Yolanda Barcina Nafarroako UPNko presidenteari erantzun dio, eta berarekin bilduko dela jakinarazi dio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa