12:12

Politika

EAEko Hauteskundeak

EAEko hauteskundeetara 18 hautagaitza aurkeztu dira, 2016an baino bat gehiago

Agentziak | Erredakzioa

Hiru lurralde historikoetan zerrendak aurkeztu dituzten alderdien kopuruak gora egin du, 12 baitira guztira; izan ere, duela lau urte 9 alderdi baino ez ziren aurkeztu Euskadi osoan.

  • Hauteskunde mahaien artxibo irudia

    Hauteskunde mahaien artxibo irudia. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Guztira, 18 hautagaitza aurkeztu dira uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara, aurreko hauteskundeetan baino bat gehiago.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak zerrendak argitaratu ditu asteazken honetan, astelehenean amaitu baitzen izapide hori formalizatzeko epea.

Hiru lurralde historikoetan zerrendak aurkeztu dituzten alderdien kopuruak gora egin du, guztira 12 baitira; izan ere, duela lau urte 9 alderdi aurkeztu ziren EAE osoan.

5 alderdi lurralde historiko batean bakarrik aurkeztu dira, eta alderdi bat bi lurraldetan.

Araban, bi hautagaitza gehiago aurkeztu dira, guztira 14; Bizkaian, berriz, aurrekoetan aurkeztutako kopuru bera aurkeztu dituzte, guztira 15; eta Gipuzkoan, hiru hautagaitza gehiago aurkeztu dira, 14 guztira.

Apirilaren 5eko deialdirako aurreikusitako hautagaitza berberak aurkeztu dira, COVID-19aren pandemiaren ondorioz atzeratu ondoren, salbuespen bakarrarekin: Alderdi Libertarioa Gipuzkoan aurkeztu da orain.

Arabako Hauteskunde Batzordean aurkeztutako hautagaitzak:

EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)

PARTIDO POPULAR + CIUDADANOS (PP +Cs)

EUSKAL ALDERDI JELTZALEA (PNV)

PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSE-EE)

EUSKADIREN ALDEKO LIBREAK (EaL)

BIDEZKO MUNDURANTZ (PUM+J)

VOX (VOX)

EQUO BERDEAK

ONGI ETORRI (O. E.)

ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (ATTKA)

ELKARREKIN PODEMOS-IU (AHAL DUGU-EZKER ANITZA)

AULKI ZURIAK (AZ)

FORUZALEAK (L.F.F.)

RECORTES CERO-LOS VERDES-MUNICIPALES (RECORTES CERO - LV- M)

Bizkaiko Hauteskunde Batzordean aurkeztutako hautagaitzak:

EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)

EUSKAL ALDERDI JELTZALEA (EAJ/PNV)

PARTIDO POPULAR + CIUDADANOS (PP+Cs)

PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSE-EE)

BIDEZKO MUNDURANTZ (PUM+J)

EUSKADIREN ALDEKO LIBREAK (LxE-EaL)

EQUO BERDEAK

EUSKADIKO LANGILEEN ALDERDI KOMUNISTA (ELAK)

AULKI ZURIAK (AZ)

ELKARREKIN PODEMOS - IU (AHAL DUGU-EZKER ANITZA)

ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (ATTKA)

VOX (VOX)

PARTIDO HUMANISTA (PH)

FORUZALEAK (L.F.F.)

RECORTES CERO-LOS VERDES-MUNICIPALISTAS (RECORTES CERO-LV-M)

Gipuzkoako Hauteskunde Batzordean aurkeztutako hautagaitzak:

EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)

PARTIDO POPULAR+CIUDADANOS (PP+Cs)

EUSKAL ALDERDI JELTZALEA (EAJ/PNV)

PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI-EUSKADIKO EZKERRA (PSE-EE)

BIDEZKO MUNDURANTZ (PUM+J)

EUSKADIREN ALDEKO LIBREAK (LxE-EaL)

EQUO BERDEAK

AULKI ZURIAK (AZ)

VOX (VOX)

ELKARREKIN PODEMOS-IU (PODEMOS-IU)

UNIÓN CRISTIANO DEMÓCRATA ESPAÑOLA (UCDE)

ANIMALIEN TRATU TXARREN KONTRAKO ALDERDI ANIMALISTA (ATTKA)

RECORTES CERO-LOS VERDES-MUNICIPALISTAS (RECORTES CERO-LV-M)

Alderdi politikoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko, balizko irregulartasunak atzemateko eta horiek zuzentzeko epea ireki dute hauteskunde batzordeek.

Behin izapide horiek amaituta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzarrek datorren astelehenean argitaratuko dituzte hauteskunde prozesurako hautagaiak.

Hurrengo egunean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira zerrendak, eta beste bi eguneko epea irekiko da balizko errekurtsoak Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkezteko.

Hautagaitzaren baten aldarrikapena aurkaratuz gero, Justiziak ekainaren 20ra arteko epea izango du helegiteak ebazteko. Ebazpen judizialaren aurka babes-errekurtsoa aurkeztu ahalko da Konstituzio Auzitegian, eta epaia ekainaren 26a baino lehen eman beharko da, egun horretan hasiko baita hauteskunde-kanpaina.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena