Politika
U12
Agentziak | Erredakzioa
Hautesleek botoa emateko dokumentazioa etxera eraman diezaietela eskatu ahalko dute, eta, halaber, postariari botoa emateko aukera izango dute.
Correoseko langile bat, etxe baten aurrean. Argazkia: EFE.
Albisteak (7)
Espainiako Hauteskunde Batzordeak onartuta, uztailaren 12ko EAEko hauteskundeetan herritarrek etxean eman ahalko dute posta bidezko botoa; beraz, ez dute Correosen bulego batera joan beharrik izango.
Maiatzaren 28an hartutako erabakiaren bidez, Espainiako Hauteskunde Batzordeak onartu egin zuen posta bidezko botoa Interneten bidez eskatu ahal izatea, eta, halaber, hautesleek bozkatzeko dokumentazio osoa etxean jasotzeko aukera izatea. Horrez gain, une horretan, postariak dokumentazioa etxera eramatean, herritarrek botoa eman ahalko diote postariari, eta postariak egiaztagiria emango dio hautesleari, botoa jasotakoan.
Batzordeak honela dio bere ebazpenean: "Hauteskunde Erregimen Orokorreko Lege Organikoaren 73.3 artikuluarekin bat eginda, hautesleari hauteskunde-dokumentazioa eramaten dionean, Correoseko langileak botoa emateko gutun-azala ematea proposatu ahal dio boto-emaileari, eta egiaztagiria eman trukean. Hala, hautesleak ez du Correosen bulegora joan beharrik izango".
UGT sindikatuaren hitzetan, erantzun horrek esan nahi du Hauteskunde Batzordeak debekatu egin duela postaria hauteslearen etxe barruan edo egoitzako gelan sartzea; hautesleak atearen beste aldetik eman beharko dio botoa eta dokumentazioa Correoseko langileari.
Hasiera batean, UGTk esan du Hauteskunde Batzordeak ez zuela baimentzen posta bidezko botoa etxean eman ahal izatea, baina gerora argitu egin du puntu hori.
Uztailaren 12an bertan egitekoak diren Galiziako hauteskundeetan ere baliatu ahal izango dute aukera hori.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa