Politika
Azterketen ustezko filtrazioa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Basurtuko Neurokirurgiako eta Neurofiziologiako zerbitzuetako eta Arabako Neurofisiologiako arduradunak datorren asteartean deklaratzera deituta daude.
Barakaldoko BECen izandako Osakidetzako LEParen irudietako bat. Argazkia: EiTB
Osakidetzako 2016-2017ko lan-eskaintza publikoan ustez izandako irregulartasunak argitzeko ikerketa berrabiatuko dute datorren asteartean, ekainak 9, bi inputaturen deklarazioekin. Bilboko Basurtuko Neurokirurgiako eta Neurofiziologiako zerbitzuetako eta Arabako Neurofisiologiako arduradunak deklaratzera deitu ditu Gasteizko Instrukziozko 2. Epaitegiak.
Bilboko Basurtuko Neurokirurgia zerbitzuko burua era Arabako Neurofisiologiakoa urtarrilaren 21erako deitu zituzten deklaratzera, baina hitzordua baliogabetzeko eskaera aurkeztu zuten. Eskaera hori atzera bota du epaitegiak eta orain deklarazioa egiteko bigarren data eman diete, astearte honetan, alegia.
Orain arte, Anestesiologia, Angiologia eta Digestibo zerbitzuetako buruek deklaratu dute, Osakidetzako LEPko azterketetan ustez izandako filtrazioak ikertzen dituen prozesuan.
Urtarrilean, Neurofisiologiako eta Neurokirurgiako hautaketa prozesuak behin-behinean indargabetzea erabaki zuen Osakidetzak. Horrela, 13 dira bertan behera geratu diren kategoriak Gasteizko epaitegiak ikertzen dituen bitartean.
Anestesia, Angiologia, Digestiboa, Kardiologia, Traumatologia, Kirurgia Plastikoa, Urologia, Medikuntza Intentsiboa, Larrialdiak, Mikrobiologia eta Kirurgia Kardiobaskularra alorretakoak dira behin-behinekoz bertan behera geratu diren beste hautaketa prozesuak.
Sindikatuek aurkeztutako salaketen ondorioz, EAEko Fiskal Nagusiak izapideak abiatu zituen eta, geroago, prozesu judiziala martxan jarri zen 19 osasun alor horietako LEPtan irregulartasunik egon ote zen argitzeko helburuz.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa