Politika
Bilbo
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gose greban dagoen Patxi Ruiz presoaren aldeko pintadak agertu dira bertan. "Publikoki eta argi eta garbi eraso hauetatik aldentzeko" exijitu dio Alderdi Jeltzaleak EH Bilduri.
Pintadak Deustuko batzokian. Argazkia: Twitter EAJ Bizkaia
Deustuko batzokiari hirugarrenez azken asteetan "eraso egin" diotela salatu du Bizkaiko Buru Batzarrak (EAJren BBBk). Gose greban dagoen Patxi Ruiz presoaren aldeko pintadak agertu dira Deustuko batzokian, Bilbon, Bizkaiko EAJk Twitter bidez zabaldutako ohar batean salatu duenez.
"Erasoa" gaitzetsi du EAJk esanez "denboraz eta lekuz kanpo daudela eta guztiz ulertezinak" direla, eta ez dutela "laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdina errespetatzeko bidean".
"Jarduera horiek egiteari utz diezaiotela" exijitu du berriro EAJk, eta "Euskadiko alderdi politiko guztiei, bereziki EH Bilduri, gaitzespen horrekin bat egitea". "EH Bilduri exijitzen diogu publikoki eta argi eta garbi eraso hauetatik aldentzea", azpimarratu du Bizkaiako Buru Batzarrak, "gerta litekeelako egunotan Euskadiko kaleetan entzun diren oihu eta kontsignen egileek (marra gorri guztiak gainditzen dituztenak, guk honezkero gainditutzat jotzen genituenak) uztailaren 12an, hautestokietan, beren koalizio abertzalearen identifikazioak erakustea".
"Horregatik, EH Bildu da praktika horietatik, kontsigna eta sabotaje mafioso horietatik aldentzeko interesik handiena izan beharko lukeena", ondorioztatu du.
EAJk zenbatu duenez, Bizkaiko egoitzek 32 "eraso" jasan dituzte dagoeneko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa