Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchezek akordio bana egin du ERC, EAJ eta Ciudadanosekin. Beraz, alarma-egoera luzatzea onartuko dutela espero da.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Koronabirusaren pandemiagatik ezarritako alarma-egoera azkeneko aldiz luzatzeko proposamena bozkatuko dute gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan eta ekimenak aurrera egingo duela espero da (Kongresuko saioa zuzenean, 10:00etatik aurrera, eitb.eus-en). Izan ere, PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak akordio bana egin du ERC, EAJ eta Ciudadanosekin.
Maria Jesus Montero bozeramaileak Espainiako Gobernuak "elkarrizketarako erakutsi duen borondatea" eta talde parlamentario ezberdinekin "akordioak egiteko gaitasuna" azpimarratu ditu.
Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten alderdiez gain, beste batzuekin ados jarri izana goraipatu du, eta aurrerantzean ere politika egiteko modu horri eutsiko diotela ziurtatu du.
Asteazken honetako bozketari begira EH Bildurekin elkarrizketarik izan duten galdetuta, Monterok esan du berak duen informazioaren arabera ez dela halakorik izan.
Duela bi aste koalizio subiranistak, PSOEk eta Unidas Podemosek ituna egin zuten bosgarren luzapena onartzeko, eta akordio horrek hautsak harrotu zituen, besteak beste, lan-erreforma osorik indargabetzea hitzartu zutelako.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa