19:59

Politika

Deseskalatzearen 3 fasea

Herritarrak ezingo dira beste erkidego batera joan, baina bai beste probintzia batera

Agencias | Redaccion

Hori horrela, EAEko herritarrak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean mugitu ahalko dira 3 fasean, baina ezingo dira beste erkidego batera joan, ezta albokoetara ere, Jaurlaritzak eskatu arren.

  • Bilboko Guggenheim museoaren kanpoaldeko irudia

    Higienerako eta babeserako gomendioak "zorrotz jarraitzea ezinbestekoa" da. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Autonomia-erkidegoek probintzien arteko mugikortasuna zehaztu ahal izango dute deseskalatzearen 3 fasean, baina erkidegoen arteko lekualdaketa ez da gertatuko "normaltasun berria" lortu arte, Salvador Illa Osasun ministroaren arabera.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak datorren astelehenean, ekainaren 8an, 3 fasera igarotzea eskatu dio Osasun Ministerioari, eta une horretatik aurrera lurralde historikoen arteko eta mugakide diren erkidegoen arteko mugikortasuna ahalbidetzea proposatu du.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Illak zehaztu du erkidegoek "gobernantza osoa" izango dutela 3 fasean, eta, beraz, erkidegoko lurralde-unitateen arteko mugikortasuna ahalbidetzen duten ala ez erabaki ahal izango dute.

Hala ere, erkidegoek beraiek proposatu eta erabakiko dute "normaltasun berria" deiturikoaren aurrerapena, "une horretan eman baitaiteke mugikortasuna" erkidegoen artean.

"Autonomia-erkidegoetako presidenteei dagokie normaltasun berrira igarotzea", azpimarratu du.

Era berean, higienerako eta babeserako gomendioak "zorrotz" jarraitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du, eta normaltasun berria lortzen denean maskara erabiltzeko betebeharrak indarrean jarraituko duela aurreratu du, kutsatzeak saihesteko bi metroko segurtasun tartea mantentzea ezinbestekoa izango den bezala.

Osasun ministroak aurreratu duenez, Gobernua "tresna juridiko egokiena" bilatzen ari da normaltasun berrian "behar den guztia" mantentzeko, kutsatzeak saiheste aldera.

Gainera, zehaztu duenez, deseskalatzea ez da orain arte azkartu, izan ere, 14 eguneko epeei eutsi diete eta epidemiaren bilakaera ebaluatu dute fase aldaketak egin ahal izateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena