16:14

Politika

HAUTESKUNDEAK EKAINAREN 28AN

Jean Rene Etchegarayk bidea libreago du berriz ere Baionako alkate izateko

MAIDER EGUES | EUSKADI IRRATIA

Etchegarayren aurkari nagusia Henri Etcheto sozialista da. Etcheto euskal elkargoaren eta euskara aintzat hartzearen aurka agertu izan da, eta Baiona Berdeak Etcheto ez babestea erabaki du.

  • Botoen %40 lortu zituen Etchegarayk Iparraldeko udal hauteskundeen lehen itzulian.

    Botoen %40 lortu zituen Etchegarayk Iparraldeko udal hauteskundeen lehen itzulian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ipar Euskal Herrian ekainaren 28an egingo da udal hauteskundeen bigarren itzulia eta itzuli horretara begira, aliantzak egiteko azken orduak dira.

Baionan argitu da panorama, ez baita ziur aski ezkerreko zerrendarik izango Jean Rene Etcegaray egungo auzapezari aurre egiteko.

EH Bai eta berdeek osatutako Baiona Berdea eta Elkarkidea zerrendako kideek Henri Etcheto socialista ez babestea erabaki dute. Kontuan izan behar da Etcheto Euskal Elkargoaren aurka agertu izan dela eta abertzaleentzat zaila zela bera sostengatzea.

Baionako ezkerreko indar guztiak batu eta hiru zerrendak bigarren itzulira joateko aukera aztertu zuten atzo. Hala, bozketa egin zuten Baiona Berdea eta Elkarkidea zerrenda abertzale-ekologistako kideek. Peio Mentak jakitera eman duenez, bi botoren aldea bakarrik baina azkenean abertzale- ekologistek ezezkoa eman zioten Etcheto sozialista zerrenda-buru izatea proposatzen zuen ezkerreko aliantzari.

Etchetorekin aliantzarako gogorik ez, baina Berge sozialistarekin bai. Hori adierazi zuen bozkan planteatutako bigarren galderaren emaitzak. Orain ikusi behar Bergeren zerrendak zer esaten dion proposamen horri, edota agian, Bergek Etchetorekin aliantza egiten ote duen. Bihar jakingo da hori.

Bergek abertzale-ekologisten proposamenari ezezkoa emango balio, erretiratu eta bigarren itzulira ez direla aurkeztuko erabaki zuten atzo abertzale-ekologistek.

Gogoratu behar da Etchegarayren zentro-eskuineko zerrendak botoen %40 lortu zuela Baionan lehen itzulian. Beraz, bigarrenean hari aurre egiteko, halabeharrez indarrak batu beharko lituzkete ezkerreko zerrendek.

Hendaian ere albisteen zain dira. Hendaia Biltzen zerrenda abertzaleak datozen orduetan jakinaraziko du Ezenarrori aurre egiteko aliantzarik osatzen duen ala ez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena