Politika
KORONABIRUSA
EITB.EUS
EAJren aldeko botoa ez ezik, ERCren abstentzioa ere adostu zuen atzo Pedro Sanchezen Gobenuak, eta, horrenbestez, ezustekorik ezean, alarma egoeraren seigarren luzatzea onartu egingo da Kongresuan.
COVID-19a dela eta ezarritako alarma egoera seigarren aldiz, ekainaren 21era arte, luzatzearen alde bozkatuko du EAJk Diputatuen Kongresuan, atzo, Espainiako Gobernuarekin akordioa itxi ondoren. Besteak beste, deseskalatze planaren hirugarren fasean neurriak hartzeko eta aurrera eramateko eskumena erkidegoko presidenteak izatea, lehendakariak alegia, adostu zuten aldeek.
EAJko iturriek jakitera eman dutenez, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordea bildu ziren atzo, akordiorako baldintzei buruz hitz egiteko, eta 3 faseko neurrien gaineko eskumena erkidegoen esku geratzea eskatu zuten jeltzaleek.
Puntu horren arabera, "deseskalatze planaren 3 fasean neurriak hartzeko, kentzeko, aldatzeko eta aurrera eramateko eskumena, esklusiboki, erkidegoko presidenteak izango du". Erkidegoetatik kanpo askatasunez zirkulatzeko neurrien kasuan, Estatuari dagokio erabakitzea.
Jose Antonio Montilla Gorteetako Harreman Estatu idazkariak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak ere akordioaren edukia negoziatu zuten, beste bilera batean.
Osasun irizpide epidemiologikoak kontuan hartuta, Osasun ministroari probintzia ezberdinetan 3 fasea gainditzea proposatzeko aukera izango dute erkidegoek eta, honenbestez, "normaltasun berrian sartzea".
Itunak zehaztu duenez, Euskadiren kasuan, lurralde unitatea erkidego osoa izango da, eta ez lurralde historikoak.
ERCren abstentzioa
EAJren aldeko botoa ez ezik, ERCren abstentzioa ere adostu zuen atzo Pedro Sanchezen Gobenuak, eta, horrenbestez, ezustekorik ezean, alarma egoeraren seigarren luzatzea onartu egingo da Kongresuan. Kataluniak eta gainerako erkidegoek berreraikuntzarako Europako funtsaren kudeaketan parte hartzea onartu du Exekutibo zentralak, ERCko negoziazioko iturriek jakitera eman dutenez.
La Vanguardia-k aurreratu duenez, Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidenteordearen eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren arteko elkarrizketen emaitza izan da akordioa. Era berean, "azken" luzapena izatea adostu dute biek.
ERCko zuzendaritza astelehenean bilduko da akordioa berresteko.
Luzapenaren aurkako botoa eman zuen ERCk azken bozketan, eta Espainiako Gobernuak Ciudadanosekin ituna itxi izana kritikatu zuen alderdi abertzaleak.
Elkarrizketak
Alarma egoera beste 15 egunez luzatzeko, talde ezberdinekin negoziatzen ari da Sanchez. EH Bilduk, oraingoz, ez du jakinarazi bere botoaren norabidea. Aurreko bozketetan abstenitu egin zen ezker abertzaleko koalizioa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa