20:23

Politika

Presoak

EPPK: "Sektore jakin batek ezker abertzalea erasotzeko baliatu du Ruizen egoera"

ERREDAKZIOA

Bestalde, positibotzat jo ditu presoen eskubideen defentsan Espainiako Kongresuan bederatzi alderdik sinatutako adierazpena eta Jaurlaritzak egindako proposamena.

  • Presoen alde Bilbon egindako manifestazio jendetsua.

    Presoen alde Bilbon egindako manifestazio jendetsua. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) "aitortu eta eskertu" egin ditu Euskal Herrian, Espainiako Estatuan eta nazioartean  euskal presoen eskubideen defentsan azken boladan egin diren ekimen politikoak.

Horien artean, Espainiako Kongresuan bederatzi alderdi politikok egindako adierazpen bateratua eta presoak Euskal Herriratzeko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari egindako eskaera aipatu ditu. Aldarrikapen horrekin bat egiten duela eta azken helburua "kartzelak hustea" dela azpimarratu du EPPK-k Naiz eta Berria atari digitaletara igorritako agiri batean.

Horrez gain, koronabirusaren pandemiaren harira ezarri diren neurrien ondorioz espetxeetan bizi-baldintzak "gehiago okertu" direla eta euskal presoek bisitarik gabe jarraitzen dutela ohartarazi du.

"Espero dugu pandemiaren garapenean eta horren aitzakiaz hartu ez diren neurriak egoera arintzen ari denean hartuak izango direla", adierazi du alderdi politikoek eta Jaurlaritzak egindako proposamenei aipu eginez.

Bestalde, Patxi Ruiz presoaren kasua ere aipatzen du agirian. Preso nafarrak 19 egun daramatza gose-greban. EPPK-k dio Murtzia II espetxean dauden gainerako euskal presoak Ruizi laguntzen saiatu direla eta kartzelako zuzendaritzari konponbidea exijitu diotela.

Alabaina, Euskal Herriko "sektore jakin batek" haren egoera EPPK, Etxerat, Sare, EH Bildu eta Sortu "erasotzeko" baliatu duela salatu du.

"Estualdian eta egoera larrian den preso bati laguntzeko modu eraginkorrak bilatu eta lantzea baino erosoagoa zaie EPPK eta orokorrean ezker abertzalea erasotzea", gaineratu du.

Espetxe-politikaren helburua presoa "pertsonalki eta politikoki suntsitzea" dela nabarmenduta, Ruizen egoera "politika anker horren ondorioa" dela salatu du.

ATAren erantzuna

ATAk EPPkren komunikatuari erantzun nahi izan dio eta “herri mugimenduaren aurka egitea” leporatu dio “kontrolpean ez dutenari kalte egiteko”.

Horrela, EPPKri “kalean duten hegemonia galtzeko” beldur izatea leporatu dio, eta euren ekintzak beldur horren eraginpean antolatzen dituztela adierazi dute.

Horri lotuta, ATAk Patxi Ruiz presoaren egoera Sortu, EH Bildu, Etxerat, EPPK edo sare kirikatzeko erabiltzea ukatu du. “Patxi Ruiz heriotzara bultzatzea leporatu digute, eta akusazio zeken horien aurrean gure jarrerari irmo eutsiko diogula esan nahi dugu”, adierazi dute.

“Bizi dugun egoera zail honetan, ez dugu horrelako erasorik onartuko, are gutxiago hauteskundeetan baino pentsatzen ez dutenen aldetik”, esan dute larunbat honetan ateratako oharrean.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena