17:25

Politika

Gipuzkoa

Zenbait edukiontziri su eman diete Pasaian

Agentziak | Erredakzioa

Ertzaintza bertaratu da, eta bi botila, horietako bat gasolinarekin betea, spray bat eta Patxi Ruiz ETAko presoa bizitzen ari den egoeraren inguruko pintaketa bat aurkitu ditu.

  • Edukiontziak sutan, Pasaian (Gipuzkoa). Imagen: EiTB

    Edukiontziak sutan, Pasaian (Gipuzkoa). Imagen: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaputxadun talde batek zenbait edukiontzi gurutzatu ditu gauean, eta ondoren su eman die Pasaian (Gipuzkoa). Erasoaren tokian Patxi Ruiz ETAko presoa bizitzen ari den egoeraren inguruko pintaketa bat topatu dute.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakaria 23:05 aldera jazo da. Partikular batek SOS Deiaki abisua eman dio. Nafarroa kalean edukiontziak gurutzatzen eta su ematen ari zirela azaldu du partikularrak deian.

Ertzaintza bertaratu da, eta bi botila, horietako bat gasolinaz betea, spray bat eta Patxi Ruiz ETAko presoa bizitzen ari den egoeraren inguruko pintaketa bat aurkitu ditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena