Politika
Hautedkundeak, uztailean
Agentziak | Erredakzioa
Hiru alderdiek Madrilen sinatutako akordioak aukera hori ahalbidetzen du, Podemoseko lehendakarigaiaren ustez. EH Bilduri indarkeria mota guztiak gaitzetsi behar dituela esan dio.
Miren Gorrotxategi, Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaia. Argazkia: Efe.
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IU alderdiko lehendakarigaiak “ezkerreko hiruko gobernua” aldarrikatu du “Euskadiren berreraiketa euskal gizartearen gehiengoarentzat kudeatzeko”. Madrilen aste honetan bertan PSOEk, Unidas Podemosek eta EH Bilduk sinatutako akordioak “uztailean bertan Euskadin hiruko gobernu bat osatzeko aukera ematen digu”, azpimarratu du.
Ohar batean azaldu duenez, “euskal politikan momentu erabakigarria bizitzen ari gara” eta “ezkerreko alderdi ezberdinen artean zubiak eraikitzeko prest” agertu da.
Gorrotxategiren iritziz, “Elkarrekin Podemos indartsu batekin bakarrik egongo da Euskadin alternatiba bat areikitzeko aukera”, eta EH Bildu eta PSE-EE hausnarketara deitu ditu.
“EH Bilduk argi hitz egin behar du eta azken asteetako indarkeria gaitzetsi”, esan du lehendakarigaiak. Ezker abertzaleari “ringeko bazterretik ateratzeko” eskatu dio; “Euskadiko gobernuan parte hartu nahi badu, indarkeriak justifikaziorik ez duela pentsatzen dugunon alde egin beharko du”, esan du Gorrotxategik.
Bestalde, PSE-EEk Madrilen aste hoentangertatutakoa kontuan izan behar duela adierazi du, hiru alderdiek egindako akordioak “Euskadin uztailean bertan hiruko gobernu bat egoteko aukera” ematen duelako.
"EAJren itzalean"
Gorrotxategiren ustez, PSE-EEK aukeratu egin beharko du; “bere programarekin koherentea eta leiala izan ala EAJren itzaletan jarraitzen egon, herritarren interesen gainetik patronalaren interesei lotuta dagoen alderdiaren itzalean, alegia”.
Elkarrekin Podemoseki kideak azaldu duenez, alderdi guztiek dakite “Confebask eta EAJ aukera horren beldur direla. Jakin badakigu sindikatuek eta eragile sozialek itxaropena dutela hirukoaren aukerarekin. Iragana ahaztu gabe, itxaropeneko etorkizuna eraiki behar dugu, hori baita euskal gizarteak alderdi politikoei eskatzen diena”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa