12:43

Politika

Gose eta egarri greba

Patxi Ruiz presoaren aldeko pintaketak egin dituzte autobus batean, Azpeitian

Agentziak | Erredakzioa

Kaputxadun sei pertsonak Lurraldebuseko autobus bat gelditu dute 07:00ak aldera. Gidaria ibilgailutik jaistera behartu ondoren, autobusaren hegaletan pintaketak egin dituzte.

  • Autobusean egindako pintaketak (Gipuzkoako Aldundiak lagatako irudia). Argazkia: EFE

    Autobusean egindako pintaketak (Gipuzkoako Aldundiak lagatako irudia). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaputxadun sei pertsonak Lurraldebuseko autobus bat gelditu dute 07:00ak aldera ostiral honetan. Ibilgailua Zumarraga eta Azpeitia lotzeko ibilbidea egiten ari zen. Ibilbideko lehen tartea egiten ari zenean geldiarazi dute Azpeitian.

Gidaria ibilgailutik jaistera behartu ondoren autobusaren hegaletan pintaketak egin dituzte. Konkretuki, "Amnistia" eta "Patxi, zure borroka eredua" mezuak idatzi dituzte.

Bestalde, pertsonetako batek pankarta bat zeraman esku artean, 'Amnistia' eta 'Patxi Ruiz' hitzekin. ETAko presoa gose eta egarri greban dago maiatzaren 11tik.

Autobusak bost bidaiari eta gidaria zeramatzan. Bidaiariak ibilgailu barruan egotera behartu dituzte, eta “onik atera dira”, Gipuzkoako Aldundiak zehaztu duenez.

Rafaela Romero Mugikortasun eta Lurralde Antolakuntza diputatuak bidaiariei eta gidariari "elkartasuna eta hurbiltasuna" adierazi die. "Gertakariak irmo gaitzetsi" ditu, "Gipuzkoako herritar guztiek jadanik atzean utzitako garaietara berriz eramaten digutelako".

Ekintzak "arbuiatu eta gaitzetsi" ditu Romerok, "gipuzkoar guztien jabetzaren aurkako erasoak direlako".

Agintariaren ahotan, azken egunetan ikusten ari diren ekintzek "betirako bide bazterrean utzi beharreko oroimenak dakartzate".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena