10:43

Politika

PRESOAK

Patxi Ruiz ETAko presoa, ospitaleratuta

EITB.EUS

Atzo gaueko azken orduan eraman zuten Murtzia II espetxetik Virgen de la Resaca ospitalera. Egarri greba uztea erabaki du, baina gose grebari eutsiko dio.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Amnistia Ta Askatasuna (ATA) Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak hedabideei igorritako ohar batean jakinarazi duenez, Patxi Ruiz atzo gaueko azken orduan eraman zuten Murtzia II espetxetik Virgen de la Resaca ospitalera. Patxiren familia Murtzian dago jada, eta konfiantzazko medikua ospitalerako bidean da.

Maiatzaren 11n, gose eta egarri greba hasi zuen preso nafarrak Murtzia II espetxean. Egarri greba uztea erabaki du, baina gose grebari eutsiko dio.

Txantreako presoak mehatxuak jaso zituen espetxeko funtzionarioen aldetik, eta horiek bultzatu zuten bere protesta. Funtzionarioek, ordea, COVID-19ak eragindako egoeraren aurkako mobilizazioak sustatzea egotzi zioten.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, Ruizek greba hasi zuenetik ez du mediku bakar batek ere artatu bere egoera aztertzeko asmoz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena