20:11

Politika

Koronabirusa

Kongresuak ekainaren 7ra arte luzatu du alarma-egoera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuaren ekimena 15 botoren aldearekin atera da aurrera. EAJk luzapena babestu du eta EH Bilduk abstentzioaren aldeko hautua egin du.

  • Pedro Sanchez Kongresuan.

    Pedro Sanchez Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koronabirusagatik ezarritako alarma-egoera ekainaren 7ra arte luzatzea onartu du Espainiako Kongresuak, 15 botoren aldearekin. Bosgarren luzapena izango da.

Luzapenaren kontra bozkatu duten taldeak gero eta gehiago dira; izan ere, gaurkoan Alderdi Popularra –azkenekoan abstenitu egin zen- eta Compris –orain arte beti babestu ditu luzapenak- Compromis batu zaizkie eta, guztira, 162 boto bildu dituzte.

Espainiako Gobernuaren ekimenaren alde agertu dira, berriz, PSOE, Unidas Podemos, Ciudadanos, EAJ, Mas Pais, Coalicion Canaria, PRC eta Teruel Existe. Orotara, 177 boto izan dira.  

EH Bildu, UPN, BNG, Nueva Canaria eta Soberanistak taldeko Joan Josep Nuet diputatua abstenitu egin dira.

Sanchez babesak galtzen ari da

Azkeneko bozketan bezala, oraingoan ere, Ciudadanosen eta EAJren babesari esker egin du aurrera Espainiako Gobernuaren proposamenak.

Hala ere, agerian geratu da berriro Pedro Sanchezengandik urruntzen ari direla haren inbestidura ahalbidetu zuten talde parlamentarioak.  

ERCk eta Compromisek kontra bozkatu dute; eta EH Bildu eta BNG abstenitu egin dira. Denek aurpegiratu diote Sanchezi akordioa Ciudadanosekin egin izana. Iñigo Errejonen Mas Pais taldeak ere egin dizkio kritikak, alarma-egoera luzatzearen aldeko botoa eman badu ere.

Sanchezek esan du ezinbestekoa dela alarma-egoera luzatzea, konfinamenduan lortutakoa ez galtzeko. Halaber, Ciudadanos Gobernuaren bazkidea ez dela eta inbestiduran hartu zituen konpromiso guztiei eutsi egiten diela azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena