Politika
Alarma egoera
agentziak | erredakzioa
Trukean, Sanchezek interesik gabeko zergen ordainketa hiru hilabetetik laura luzatzeko, dirulaguntzen ordainketa bizkortzeko eta uztailean Kongresua irekita edukitzeko konpromisoa hartu du.
Sanchez eta Arrimadas, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe
Espainiako Gobernuak alarma egoeraren luzapena, maiatzaren 24an hasiko dena, 15 egunekoa izatea adostu du, orain arte egin den bezala, baina Espainiako Gobernuak nahi zuen hilabeteko luzapenaren erdia, Gobernuko iturrietatik jakinarazi dutenez.
Azken orduko akordioa izan da, Ministroen Kontseiluak gaur goizean aztertu duen dekretuaren epemuga ekainaren 27koa zelako.
Espainiako Gobernuak Ciudadanosekin izandako elkarrizketen emaitza izan da akordioa, laugarren luzapena bi alde horiek adostu zutenetik ugaritu egin baitira negoziazioak; izan ere, Ines Arrimadasen alderdiaren babesa beharrezkoa du Sanchezek ERCk kontra bozkatu zuenetik eta PPk abstentzioa eman zuenetik.
Bi aldeak gustura geratu omen dira maiatzaren 5etik izan dituzten elkarrizketen ostean izan duten harremanekin, eta bat omen datoz alarma egoera behar-beharrezkoa den denbora soilik luzatu behar dela.
15 eguneko luzapen horretan, maiatzaren 24tik aurrera, Sanchezek neurriak eta lege erreformak aztertzeko konpromisoa hartu du alarma egoeratik modu ordenatuan ateratzeko eta pandemia alarma egoerarik gabe kudeatzeko.
Konpromisoak
Ciudadanosekin adostutako akordioaren ondorioz, Espainiako Gobernuak hainbat konpromiso hartu ditu, tartean hiru hilabetetik lau hilabetera luzatzea COVID-19agatik zergen ordainketa atzeratu dutenek interesik gabe egitea.
Erregulazio txostenen eta langabeziaren dirulaguntzen ordainketa ere bizkortu egingo du, kobratu ez duenak ekainean beranduenera jaso dezan. Gainera, ebatzi gabe dauden txostenak argitzea lehenetsiko dute.
Bestalde, Ciudadanosekin egindako azken akordio horretarako, Espainiako Gobernuak autonomoek jarduera eteteagatik jasotzen duten laguntza alarma egoera amaitu eta gerora ere mantentzeko aukera aztertuko du.
Gainera, 2020ko uztailean Diputatuen Kongresua irekitzeko aukera ere sustatzea adostu dute, COVID-19ak atzeratutako gaiei heltzeko eta lanak aurreratzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa