Politika
PROTESTA
EITB.EUS
Gose eta egarri greban dagoen presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute igande arratsalde honetan Iruñean.
Txantrean egindako elkartasun bilkura, ostiralean.
Gose eta egarri greban dagoen Patxi Ruiz ETAko presoak mediku baten bisita jaso zuen, ostiralean, zigorra betetzen ari den Murtzia II espetxean, eta atzo, bi senitartekok izan zuten berekin egoteko aukera kartzelan bertan.
Oraingoz, konfiantzazko medikuak ezin izan du ikusi, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ohar bidez azaldu duenez. Txantreako presoak 10 kilo galdu dituela eta giltzurrunetan min handia duela jakinazi du talde horrek.
Zazpi egun beteko ditu gaur Ruizek gose eta egarri greban, espetxeko zuzendaritzak egin dizkion "mehatxuak" salatzeko, COVID-19ak kartzeletan eragin duen egoeraren harira presoek antolatutako mobilizazioen ondoren.
Ruizen egoera oso larria dela salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, eta espetxeko zuzendaria, Espainiako Gobernua eta Pedro Sanchezen exekutiboa ahalbidetu zuten aldeerdi guztiak jo ditu erantzule.
Halaber, Mikel San Sebastian preso lesakarrak ere gose greba abiatu du Murtzia II espetxean, Ruizi elkartasuna adierazteko.
Azken egunotan hainbat protesta egin dira Euskal Herri osoan, Txantreako presoaren egoera salatzeko, eta, besteak beste, pintaketak egin dituzte EAJren eta Elkarrekin Podemosen egoitzetan.
Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EFE
Elkartasun ekitaldia, bertan behera
Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute igande arratsalde honetan Iruñeko Sarasate pasealekuan, PSNko egoitzatik gertu, presoari elkartasuna adierazteko. Manifestariek Ruizen eta amnistiaren aldeko oihuak bota dituzte.
Ekitaldia 20:30ak aldera izan da, "SOS Patxi" lemapean sare sozialen bidez deituta. Aurretik, Txantrea auzoan bildu dira hainbat lagun, deitutako beste elkarretaratze batengatik, baina azkenean ez dute egin Espainiako Gobernuko Ordezkaritzak debekatu egin duelako, osasun arrazoiak argudiatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa