Politika
Bart
Agentziak | Erredakzioa
Erasoak Igorren eta Bulbon izan dira, EAJren kasuan, eta Lazkaon, PSE-EErenean. Bi alderdiek erasoak gaitzetsi dituzte. Gasteizen ere pintaketak agertu dira zenbait eraikinetan.
Albisteak (3)
EAJk eta PSE-EEk bart euren egoitzetan agertutako pintaketak gaitzetsi dituzte. Erasoak jeltzaleek Igorren eta Bilbon (Sabindarrak) duten batzokietan eta sozialistek Lazkaon duten egoitzaren aurka izan dira.
EAJren karen kasuan, azken bi egunetan EAJren egoitzek jasandako bosgarren erasoa da Bizkaian, Algortan, Getxo Zaharran eta Berangon izandakoak kontuan hartuta. Jeltzaleen esanetan, “jazarpen eta indarkeria kanpaina onargaitza” dira.
Erasoan, pintura jaurti dute batzokien aurka eta ‘hiltzaileak’ hitza idatzi dute, Patxi Ruiz ETAko presoak bizi duen “egarri eta gose” egoera gogora ekartzearekin batera.
“EAJk egoerarekin zerikusia izango balu bezala”, adierazi dute jeltzaleek ohar batean. “Ekimen mafioso hauek denboraz eta lekuz kanpo daude, ulergaitzak dira, eta gainera konfinamenduaren arauak hautsita egin dituzte”.
Lazkaoko erasoa
PSE-EEk era gaitzetsi egin ditu Lazkaoko bere egoitzan agertutako pintaketa iraingarriak. Ezezagun batzuek izan dira erasoaren egileak eta pintura ere jaurti dute egoitzaren aurka. Pintada horietan 'PSOE errudun' eta 'Patxi Ruiz, en huelga de hambre y sed' idatzi dute, Murcia II espetxean dagoen ETAko presoak hasitako protestari erreferentziari eginez.
Ohar baten bidez, Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak irmo “gaitzetsi” du erasoa eta Gipuzkoako PSE-EEko zuzendaritzaren izenean, “elkartasuna eta babesa” agertu die Lazkaoko alderdikideei.
Anduezaren iritziz, Lazkaoko erasoa, eta aurretik PSE-EEko Portugaleteko eta Sopelako egoitzek pairatutakoak, “etorkizunera begiratu nahi ez dutenen iraganeko ohiturak dira” eta “ezberdin pentsatzen duenaren aurkako errespetu falta” adierazten dute.
Erasoak Gasteizko zenbait eraikinetan
Gorka Urtaran (EAJ) Gasteizko alkateak hiriko Olarizuko Etxeak eta hiriko beste eraikinek izandako erasoak gaitzetsi ditu eta “onartezinak” direla adierazi du.
Olarizuko Etxea, udalak kudeatzen duen bisitarien zentroa, pintaketekin agertu da ostiral honetan. Pintaketa horietan Patxi Ruiz ETAko presoa egiten ari den “egarri eta gose” grebari erreferentzia egiten zaio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa