Politika
Koronabirusa
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Besteak beste, Etxeratek, Sarek, Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak eta Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen Behatokiak sinatu dute proposamena.
Zaballako espetxea. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Kartzeletan konfinamendua amaitzeko plan bat berehala abiarazteko eskaera egin diote gaur giza eskubideen aldeko hainbat gizarte eragilek Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiari.
Plan horrek bildu beharko lituzkeen zenbait neurri ere proposatu dituzte, tartean hirugarren gradua bultzatzea, espetxeetan presoen kopuruak behera egin dezan.
Horrez gain, 65 urtetik gorako presoei, haurdun dauden emakumeei, seme-alabak espetxean dauzkatenei nahiz gaixotasun larriak dituztenei erregimen irekia edo espetxealdia arindua onartzeko galdegin dute.
Ildo berean, zigor txikiak dituzten presoei, koronabirusa zabaldu aurretik espetxetik irteteko baimenak lortu zituztenei eta zigorraren hiru laurdenak bete dituztenei hirugarren gradura edo erregimen irekira pasatzea proposatu dute.
Horrez gain, senideak kartzelara bisitan joan ahal izateko plan bat lantzea eta bitartean bideo-deiak egiteko aukera ematea eskatu dute. "Senideen bisitak ezinbestekoak dira", azpimarratu dute.
Aipatu proposamena, besteak beste, ondoko gizarte eragileek sinatu dute: Etxeratek, Sarek, Abokatuen Elkarte Libreak, Andaluziako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteak, Ourenseko Abokatuen Kolegioak eta Bartzelonako Unibertsitateko Zigor Sistemaren eta Giza Eskubideen Behatokiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa