18:35

Politika

KORONABIRUSA

Bederatzi alderdi politikok presoak kartzelatik atera edo gerturatzeko eskatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

EAJ, eh Bildu, Unidas Podemos, Mas Pais eta Kataluniako eta Galiziako independentistek manifestu bateratu bat sinatu dute presoen osasun eskubidea bermatzeko.

  • Sevillako espetxea

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bederatzi alderdi politikok, besteak beste, EAJk, EH Bilduk, Unidas Podemosek, Mas Paisek, ERCk, Juntsek eta CUPek, manifestu bateratu bat sinatu dute, eta Espainiako Gobernuari askatasuna kentzearen ordezko neurriak hartzeko eskatu diote. COVID-19aren osasun larrialdian, presoen "osasunerako eskubidea" bermatzea da dute helburu eta presorik ahulenak kartzelatik ateratzeko edo gerturatzeko aukera proposatu dute.

Alderdi horiek Pedro Sanchezen eta Unidas Podemosen Exekutiboari aurretiko patologia larriak, kronikoak edo adinekoak (65 urtetik gorakoak) dituzten presoak kartzelatik ateratzeko eskatu diote.

Halaber, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak kartzeletatik ateratzea eskatzen du, egiten duten delituaren larritasuna edozein dela ere, baldin eta berrerortze-maila handia ez badute eta/edo gizarteratzearen aldeko pronostikoa ez badute, "familia-baliabideekin edo hurbileko gizarte-inguruneko baliabideekin, konfinamendua gizartearen gainerakoen baldintza berberetan egiteko".

Era berean, Espainiako Gobernuari eskatzen diote espetxeetako babes-neurriak indartzeko; presoei diagnostiko azkarrak egitea birusa espetxean zabaltzea prebenitzeko eta saihesteko; sintomak dituztenak edo koronabirusean positibo ematen dutenak berehala sare publikoko ospitaleetara bideratzea; eta, presoei gaixotasunaren garapenari buruzko informazio eguneratua eta eskuragarria ematea.

Beste eskaeretako bat da presoak oro har hurbiltzea, hala eskatzen badute beren etxeetatik eta familietatik gertu dauden espetxeetara; zigorra etxetik urrunago betetzen ari direnetatik eta seme-alaba adingabeak dituzten gurasoetatik hasita.

Halaber, deseskalatze fasean, presoek familiekin eta abokatuekin zuzeneko komunikazioak berriz egiteko eskatu dute bederatzi alderdi horiek. Ildo horretan, doako deiak dituzten barneratuen eta senideen arteko komunikazio ez-presentziala zabaltzea eskatu dute, egungo mugarik gabe.

Manifestuaren sinatzaileek Barne Ministerioak krisia hasi zenetik espetxeetan martxan jarritako neurriak babesten dituztela esan dute, baina neurri "zorrotzagoekin" haratago joan behar dela azpimarratu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena