Politika
Deseskalatze faserako
Agentziak | Erredakzioa
"Informazioa argia izan dadila" ere erreklamatu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak "kogobernantzaren erabilera onena egitea" eskatu du, "herritarrek ziurtasunak" izan behar dituztela gaineratuz. "Zenbait erabaki zergatik hartzen diren argi utzi behar da", adierazi du.
"Kogobernantzaren erabilera onena egin behar dugu. Orain, garrantzitsuena da euskal herritarrek ziurtasunak izatea, eta arlo guztietan neurri koherenteak hartzea, mugikortasuna eta gure gazteen ikastetxeetarako itzulera aztertzerakoan adibidez", idatzi du Twitter sarean duen kontu pertsonalean.
Mendiaren ustez, "argi utzi behar da zenbait erabaki zergatik hartzen diren", eta astelehenean Euskadi sartuko den 1 faseari buruz ere hitz egin du: "Fase honetan eta datozenetan, beharrezkoa da herritarrek jakitea Jaurlaritzak hartzen dituen neurrien erabakien arrazoiak zein diren".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa