Politika
Kiritikak Urkullu eta Sanchezi
Agentziak | Erredakzioa
Carlos Iturgaiz PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaiak Iñigo Urkullu lehendakaria eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea kritikatu ditu pandemiaren kudeaketagatik.
Carlos Iturgaiz, PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Carlos Iturgaiz PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigaiak, alarma egoera luzatzeko EAJk eta Espainiako Gobernuak lortutako akordioari buruz hitz egin du: "Euskadi, Pedro Sanchezen aginte kaotikotik EAJren agintaritzara pasa da".
Sare sozialetan publikatu duen mezu baten bidez, Iturgaizek esan du, hezkuntzako sindikatuak, irakasleak eta ikasleak hezkuntza zentroak "zabaltzearen aurka" azaldu direla "segurtasun-planik ez dagoelako", eta, gaineratu du, osasun-langileek oraindik ez dutela babes-ekipo egokirik.
Ostalaritzari buruz ere hitz egin du, eta, adierazi du "gehienek ez dute zabaldu nahi" inposatutako baldintzak zeintzuk diren ikusita, eta hauxe ere gogoratu du: "Autonomoek eskatzen dituzten laguntzak ez dira iristen".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa