Politika
KORONABIRUSA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EH Bilduko koordinatzaileak argi utzi du ez dela "kritika bat", Eusko Jaurlaritzarentzako "gardentasun eskaera bat baizik". "Zuhurtziagatik bada, egokia da" gaineratu du.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile orokorra.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak herri arteko mugikortasuna zergatik murriztu duen galdetu dio gaur Eusko Jaurlaritzarik, "dena bide onetik bazihoan" orain arte esaten zuten bezala.
Izan ere, datorren astelehenean, maiatzak 11, Euskal Autonomia Erkidegoan hasiko den deseskalatzearen 1 faseari dagokionez, Estatuan baino irizpide "zorrotzagoak" ezarriko direla iragarri du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Azpiegituren sailburuak. Gauzak horrela, bizi diren "udalerri berean bakarrik" mugitu ahalko dira herritarrak eta, "salbuespenak salbuespen, Lurralde Historiko berdinean".
"Bide onetik bagindoazen, lehen fasean sartzen garenean zergatik mantentzen dira EAEn 0 faseko mugak?" galdetu du Otegik bere Twitter kontuan.
Buruzagi abertzaleak beti defendatu du konfinamendu zorrotzagoa eta hauteskundeak uztailean egitearen kontra dago, EAJk nahi duen bezala.
Jarrera horrekin koherentzian, bere galdera ez dela "kritika" bat argitu du , "gardentasun eskaera bat" baizik.
Bide onetik bagindoazen, lehen fasean sartzen garenean zergatik mantentzen dira EAEn 0 faseko mugak? Ez da kritika bat. Gardentasun eskaera bat da. Zuhurtziagatik bada, egokia da. Zuhurtzia gehiago eta ausarkeria gutxiago https://t.co/iM0DYlQl5t
— Arnaldo Otegi ¿ (@ArnaldoOtegi) May 9, 2020
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa