14:20

Politika

Koronabirusa

Alarma egoera birplanteatzea eta ohiko legedira itzultzea eskatu du Urkulluk

Agentziak | Erredakzioa

Ildo beretik, Pedro Sanchez Espainiako presidenteari autogobernua errespetatzeko eta aldebiko elkarrizketa markoa ezartzeko eskatu dio, adostutako aginduen bidez "gobernantza partekatzeko".

1:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu Lehendakariak ofizialki eskatu dio Pedro Sanchezi koronabirusak eragindako “krisia kudeatzeko eredua birplanteatzeko” eta “salbuespeneko legediaren aplikazioa” ere berriro hausnartzeko, hau da, alarma egoera luzatzeko asmoa alde batera uzteko aukera eta ohiko legedia aplikatzea kontuan hartzea, “osasun publikoa bermatzeko eta normaltasun instituzionala berreskuratzen joateko”.

Gainera, Euskadiko “autogobernua errespetatzeko” eskatu dio era “aldebiko elkarrizketarako markoa sortzea” ezinbestekoa dela esan du, “adostutako aginduen” bidez “gobernantza partekatzeko”.

Lehendakariak Espainiako Gobernuko Presidente Pedro Sanchezek koronabirusari aurre egiteko deitutako erkidegoetako presidenteen zortzigarren bileran parte hartu du, bideokonferentzia bidez.

Aste honetan eskatu bezala, “salbuespeneko legediaren aplikazioa” alde batera uzteko esan dio Sanchezi, ohiko legedia errekuperatzeko. Sanchezek larunbatean adierazi zuen alarma egoeraren laugarren luzapena eskatuko duela, baina, azaldutakoaren arabera, konfinamenduaren malgutze prozesua erkidegoekin negoziatzeko prest egongo litzateke.

Horren harian, Urkulluk azpimarratu du “osasun publikoa bermatzea eta normaltasun instituzionala berreskuratzea” posible dela, emaitza “demokratikoago, parte-hartzaileago eta eraginkorrago” bat lortuz. Lehendakariaren arabera, Sanchezek planteatutako neurriak 1986ko Osasun Publikoaren Lege Organikoa, 2011ko Osasun Publikoaren Lege Orokorra eta, euskal eremuan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea aplikatuz ezar daitezke.

Espainiako Gobernuari kritikak

Urkulluk Sanchezi esan dio ez dagoela ados alarma egoera kudeatzeko ezarritako aginte bakarrarekin. Gainera, larunbatean erkidegoentzako sortutako 16.000 milioi euroko funtsaren sorrera iragartzea leporatu dio, “berriro ere” “erkidegoek aurretik honen berri izan gabe”. Horren inguruan emandako informazio eskasa ere salatu du.

“Denok dakizue jarrera horri buruz daukadan iritzia, baina elkarlanean aritzeko asmo osoa daukat. Jakin nahi nuke elkarlan horren aurrean leialtasun falta agertu dudan ala ez”, esan die bileran izan diren presidenteei.

Hiru galdera

Bilera horretan, Urkulluk “oraindik erantzunik jaso ez duten” eta egoera ekonomikoarekin eta enpleguarekin lotutako hiru galdera egin dizkio Sanchez presidenteari.

Gogora ekarri duenez, “asteak daramatzagu informazioa hedabideetatik jasotzen”.

Lehengoan, Espainiako Gobernuak maiatzean martxan jarriko duen Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreragatik galdetu du. Ildo horretan, Lehendakariak azpimarratu du Diru-sarrerak bermatzeko errenta bezalako laguntza-ereduekin koordinatu behar dela, eta lehen zirriborroa noiz jaso den zehazteko eskatu du.

Ondoren, bigarren galdera egin du. Lan espedienteen eraginpean dauden langileek laguntzak kobratzen jarraitzea eskatu du, alarma egoera bukatu ondoren, gutxienez, una amaitu arte. Halaber, antolaketarekin zein ekonomiarekin lotutako ERTE berrietara trantsizioa egiteko erraztasunak ematea egokia litzatekeela esan du.

Hirugarren galderan, Europari erreferentzia egin dio, “2020 eta 2021ean krisi gogorra” jasango dugula azpimarratuz, “industrian, finantza munduan eta gizarte gaietan eragina izango duena”.

Hori ikusita, Urkulluk galdera zehatzak zuzendu dizkio Sanchezi: “SURE programari finantzazioa eskatzeko asmoa du Espainiako Gobernuak?” “Horrela balitz, lanorduak murriztera behartuta egon diren baina enplegua mantendu nahi duten enpresei laguntzeko planen bat aztertzen ari al dira? Kasu horretan, zein da asmoa errekurtsoak erkidego ezberdinen artean banatzeko orduan?”.

Autogobernuari errespetua

Aipatutako hiru galderak egin ostean, lehendakariak gogora ekarri du “autogobernuaren eskumenak errespetatzeko” eskaera behin eta berriro egin duela. Testuinguru horretan, Sanchezi gogorarazi dio bera, Sanchez, izan dela “Estatu konposatua” erabili duena eta beste erkidegoetako zenbait presidente ere ardura banatzearen alde agertu direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena