Politika
Hauteskundeak
Agentziak | Erredakzioa
"Datorkigunari aurre egiteko gobernu oso indartsua eta oso adi eta lanean jo eta ke ari den parlamentua behar dugu", azpimarratu du Andoni Ortuzar EAJko liderrak.
Andoni Ortuzar, EBBko presidentea. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Andoni Ortuzar EAJko EBBeko presidenteak adierazi du hauteskundeak uztailereako deitu behar direla “udazkenean gainera datorkiguna oso larria delako” eta horri aurre egiteko “gobernu oso indartsua eta lanean adi eta jo eta ke dabilen parlamentua behar dugulako”.
Horixe da jeltzaleen liderrak esan duena iragan ostegunean Iñigo Urkullu lehendakaria alderdiekin hauteskundeak noiz deitu aztertzeko egindako bileraren ostean, apirilaren 5eko deia koronabirusaren krisiaren ondorioz atzeratu ondoren. Urkullu maiatzaren 14an batzartuko da berriro alderdiekin, hauteskundeak uztailean egitea edo iraila-urrian egitea adosteko.
Radio Euskadiko Ganbara saioan egindako adierazpenetan, Ortuzarrek esan du udazkenean datorkigun egoera “oso larria” dela. “Krisi sozioekonomiko sakona izango dugu, era horrek milaka lanpostutan, Aurrekontu publikoetan eta diru-bilketan eragin nabarmena izango du”, azaldu du.
"Lau edo bost hilabete irabaztea"
Hori dela eta, “egoerak gobernu oso indartsua eta jo eta ke eta adi lanean ari den parlamentua eskatzen du”. Hauteskundeak uztailean eginda, Ortuzarren ustez, “lanerako lau edo bost hilabete oso baliotsu aurreratzea ekarriko luke”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa