Politika
Uxue barkosen esanetan
Erredakzioa
Koalizioaren buruak esan du Aralarrek ez duela oraindik Nafarroan Bildurekin batera joateko proposamenik egin.
Uxue Barkos Nafarroa Baik Kongresuak duen bozeramaleak adierazi duenez, hauteskunde orokorretarako Bildurekin akordioa lortzeak "aurrez aurre egingo luke talka lurraldetasunari buruz NaBaik duen ideologiarekin".
Koalizioaren buruak esan du Aralarrek ez duela oraindik Nafarroan Bildurekin batera joateko proposamenik egin.
EAE-n, Bilduren proposamenak EAJ eta Aralar hartzen ditu kontuan, nahiz eta alderdi jeltzaleak argi utzi du ez duela planteamendu hori onartuko.
Barkosek adierazi du Aralarrek ez diola Nafarroa Bairi bere proposamenaren berri eman, eta "etxean" azaldutako zerbaiti buruz ez duela iritzirik emango.
Hala ere, Uxue Barkos argi utzi duenez, hauteskunde orokorretarako Bildurekin akordioa lortzeak "aurrez aurre egingo luke talka lurraldetasunari buruz NaBaik duen ideologiarekin", koalizioak ideia horren inguruan duen jarrera "alde batera" uztea izango litzatekelako. Gainera, lurraldekotasuna izan da, besteak beste, NaBairen "altxaldietako bat". "Alde bateko interesengatik horrekin apurtzea edo ideia hori mesprexatzea ez da NAfarroa Baik hartu behar duen bidea", argitu du Barkosek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa