Politika
Hauteskundeei begira
Erredakzioa
Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak eta Alternatibak gaur izandako bilkuran, "hausnarketak eta proposamenak" trukatu dituzte, hauteskunde subjektu baten konfigurazioari buruz.
EAko (Ikerne Badiola eta Marino Alava), Ezker Abertzaleko (Miren Legorburu eta Txelui Moreno), Alternatibako (Oskar Matute eta Begoña Vesga) eta Aralarreko (Patxi Zabaleta, Jon Abril, Rebeka Ubera, Txentxo Jimenez eta Iosu Murgia) ordezkariak azken honek Donostian duen egoitzan bildu dira ordubetez, lehenengo bilkura batean. Datorren hauteskunde orokorretarako aliantzaren sorreraren proposamena ikertzea izan dute helburu.
Biltzarrak aurrera egin ahala, azaroaren 20ko hauteskundeen garrantzia azpimarratu dute, euskal herritarrek, subjektu politiko bezala, Madril eta Europarekin izan nahi dituzten barne zein kanpo harremanak erabakitzeko beraien eskubideak betetzea eskatzen baitute.
Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezker abertzaleak, Bildu koalizioaren kideak, abuztuaren 5ean, EAJri eta Aralarri zuzendutako proposamen baten berri eman zuten: hauteskunde orokorretan Euskadin eta Nafarroan elkarrekin joatea.
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak, asteazkenean, azaldu zuenez, hauteskunde orokorrei begira, bere formazioak kongresurako, EAEn, Bildu-Aralar koalizioa eta Nafarroan, Nafarroa Bai-Bildu proposatu ditu.
Halere, Senaturako, Aralarreko buruzagiak koalizio hori "zabalagoa" izatea proposatu zuen, baita EAJra eta erabakitzeko eskubidea defendatzen duten indar politiko batzuengana hedatzea ere, "Entesarekin Katalunian egiten den antzera".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa